Aurrekourteetan distantzia olinpikoko proba egiten zen Aritzalekun, bainaaurten esprint distantziara laburtu dute. Parte hartzaileek guztira750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan egin behar izandituzte. Hala ere, triatloietako ezaugarri nagusia mantendu zuenprobak, bizikletako gogortasuna.
Alberdirentzat garaipena
Alberdik irabazi zuen lasterketa, 1h 03min 35s denborarekin. Uretatik jada aurreneko taldean atera zen etabizikleta hartu bezain laster alde egin zuen taldetik aldapa gora.Ordutik aurrera lasterketa bakarrik egin zuen. Bizikletako saioantartea handitzen joan zen eta korrika egitera bakarrik iritsi zen.Hori dela eta, korrika lasai egiteko aukera izan zuen eta helmugaralehena iritsi zen.
Alberdiz gainera, Urola Goiena TriatloiTaldeko beste bost kidek ere hartu zuten parte larunbateko proban.Hala, Jon Azpiazu izan zen mutilen mailan bigarren. Embrun Man probagogorra eta gero bere lehenengo lasterketan. Jon Aramendi eta RobertoRenilla taldekideek ere lan bikaina egin zuten larunbatean.
Nesketan Idoia izan zen aurrena. Igeriegitetik 2. atera zen eta azkenean 4. postuan amaitzea lortu zuen.Parte hartu zuen beste neska Ainhoa Garcia izan zen eta honek erelasterketa on bat egin zuen.
Argazkia: Urola Goiena Triatloi Taldea.