
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen etaLurralde Antolamendu Sailak pasa den urteko azaroan eman zuenjakitera Antio eta Beloki batuko dituen ibilbidea egitekodiru-laguntza emango ziola Zumarragako Udalari. Milioi bat euroizango dira guztira. Ibilbidea eta Antioko interpretazio zentroarenproiektua sartzen dira aurrekontuan. Ibilbidea Antigua baselizan hasieta amaituko da, Beloki mendiari bira eman eta gero. Tarteanbisitarientzako gune bat jarriko dute.
Aniztasun biologikoa mantendu etapaisaiak berreskuratzea
Aipatutako proiektua, 2007ko ekaineanEusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak martxanjarritako Euskal Autonomia Erkidegoko II. Ingurumen EsparruProgramaren barruan kokatzen da. Programa honen helburua, gureherrietako aniztasun biologikoa mantentzea eta aniztasun horimantentzeko bideak ezartzean datza. Aldi berean, mehatxupean daudenpaisaiak berreskuratzeko ahalegina ere egin nahi da.