
Izan ere, kantatzen duen rap-ean garbi geratzen da zein den bere dohaina: “Con este físico –dio–,mira tú qué bien me explico”. Adolfo da El Cuajorenlagun-mina. Horren “elbarritasuna” ez da fisikoa, beste klase batekoa baizik: mulatoa da, drogen menpean egon da, kartzela ezagutudu… El Cuajok Adolfo konbentzitzen du grabazio estudio bat egiteko, ezerezetik, dirurik gabe eta, gainera, hilabeteko epean. Haien ahaleginean, hainbat gauza gertatuko dira, auzoaren bizimoduaren isla. Auzoetatik ateratako “deiadar bat balitz bezala” ulertzen du Santiago Zannouk bere lehen filme luzea. Ostiral honetan Zelai Ariztin eskainiko da.
ButaK 21 zineklub taldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide