Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Estu-estu (149. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/09/22
Otamotz
Bihotzean daude, bizirik zein hilda, lehen musuak eta ezezkoak, malko gorriak eta ezpain gorriagoak, tintaz mukuru behar luketen gutun zuriak, mesanotxeko tiraderakoak, zakarrontzikoak… Bihotza, ui bihotza, argazkiz jositako tren-geltoki bat bezalakoa da. Badatoz tren handiak, badoaz txikiagoak. Etengabe. Maitasuna esertzen da bagoietako aulki guztietan, hainbesteko pisua duen zera hori. Eta trenak bezalaxe, badator eta badoa. Hori da pisuzko egiak bihotzean ez gordetzeko arrazoia, ez dela komeni nahi dutenean joateko eskubidea izatea. Hobeto daude kutxa-goporrean, munduko pasahitz zailenaren mende. Guantanamon preso. Nik badaukat ene Guantanamo, eta zuk zurea, eta baita Martinak ere. Kontua da Martinak erauntsi egin nahi izan zuela. Ez zuen lortu, ordea, eta bere saihetsen artetik pertsiana jaitsi zuen betiko, barroteak ez baitziren nahikoa Guantanamo osoa ezkutatzeko. Horregatik diote auzoan neska bitxia dela zinez; bere egiei bihotzean egiten dielako lekua, eta badatozkiolako, eta badoazkiolako… Jendeak uste du egien kilogramoei jaramonik egiten ez dielako hartzen duela jarrera hori, baina ez da hala. Ez zaio iruditzen Eroski-n  hiru txokolate tableta ebatsi dituen mutikoa eta hogei neska errusiar prostituitzera behartu dituen traje beltzeko gizona zelda berean sartu behar direnik. Traje beltzeko gizon ugari atxilotu zituen txikitan bere kartzelan eta ez du mutil koskorrek ezagut ditzaten nahi, hauek gizontzean traje beltza jantziko duten beldurrez. Martinak txokolate tabletak ez, baina gozoki-dendako txikle batzuk osten ditu noizbehinka. Koadrilako tabernaz tabernako jira eteten du gozo-dendan igande arratsaldeetako pipa paketea erostera sartzeko. Segurtasun osoz zeharkatzen ditu gominolen ontziak, patata zorroak eta chupa chups-ez goraino dauden marrazkidun poteak. Orduan, begiak ohi baino gehiago zabaltzen zaizkio eta mugimendu bakarrean hiruzpalau txikle sartzen ditu diru-zorroan eta pipak ordaintzeko txanpona ateratzen du bertatik. Beroa sentitzen du gorputz osoan, eskuak izerditan blai sumatzen ditu. Irribarre ñimiño batek egiten dio ihes, gogoko du. Pipa paketearekin zuzentzen da tabernan dauden bere lagunengana, pipa azalez estaltzen dute zorua denen artean eta diru-zorrotik txikleak ateratzen ditu Martinak. Barre ozen bat irteten da bakarren baten ahotik, hamar urte zituzteneko garaiak etortzen zaizkie gogora eta orduko kontuak kontatzeari ekiten diote. Martinak, ordea, ez du bat bera ere gogoan, ez gogoan eta ez inon.

Amaia Iturriotz

  • Ipuin hau Urruzuno literatur lehiaketan saritua izan da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Ia 200 lagunek parte hartuko dute Zumarragako olinpiadan, 16 taldetan banatuta

2025/05/16
Zumarraga
2

"Koloneko minbiziaren detekzio probak bizitza salbatu zidan"

2025/05/14
Urretxu eta Zumarraga
3

Eibar futbol taldeko jokalari ohien topaketa Zumarragan

2025/05/16
Urretxu eta Zumarraga
4

Giro bikaina Eitzagako jaietan

2025/05/16
Zumarraga
5

Zumarragako paleta taldeak Herriarteko Txapelketa jokatuko du

2025/05/14
Zumarraga
6

Hasi dira Eitzagako jaiak!

2025/05/15
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT