
Kate begia lotuz
kate begiari,
kurtso berriak dakar
berrikuntza, adi!
Aurrekoak utzia
guretzat opari
izango da hurrengo
gai edo gidari
guztiok kateatu
gaitezen kantari.
Zer den argazki hontan
ikus litekena:
bidaia bat norbere
baitaren barrena,
batzutan iluntasun
bihurtzean dena
begirada bat degu
modurik onena
ulertzeko hitzekin
esan ezin dena.
Bat hartu ta bat utzi
hurrengoarentzat,
zernahi hartu liteke
hemen oinarritzat
argazki bat, puntu bat,
nahiz norbaiten hitzak,
prentsako titularrak
zuriak ta beltzak,
katea nola segi
pentsatu bakoitzak.
Gorka Ojanguren