Ordenagailuak zoragarri funtzionatzen du erosten dugunean, baina denborarekin eta erabilerarekin, arazoak ematen hasten da.
Hori ordenagailuek ere mantentze lanak behar dituztelako da. Alde batetik hardwarea edo alde fisikoa dugu, eta hemen hautsa izan ohi da etsairik handiena. Horretarako, ordenagailua ireki eta hauts hori goxotasunez kentzea besterik ez dago. Softwareari dagokionez, hiru dira errendimendua hobetzeko egin ditzakegun gauzak; 1. Disko gogorrean espazio librea izan. Ordenagailuak espazio libre gutxi duenean abiadura eta errendimendua jaitsi egiten du. 2. Disko gogorra desfragmentatzea. Hau kontrol paneletik egin dezakegu eta disko gogorrean ditugun espazioak eta informazio solteak elkartzen ditu automatikoki, errendimendua igoz. 3. Softwarea eguneratua izatea. Honela ez dira arazo guztiak joango (Windowsen sinonimoetariko bat da arazo hitza), baina batzuk ziurrenik, bai.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide