
Horietako bat Kerejeta sendia da.Zortzi anaia-arreba dira, zein baino zein urretxuarragoa. Jesus Mariizan da Otamotzerako bere familiaz eta bizitzaz hitz egin duena.
Zer diozu zure familiaz?
Zortzi anaia-arreba gara, bost mutileta hiru neska, eta guztiok Urretxun jaiotakoak gara. Denok etxeanjaio ginen: Iparragirre kaleko 17an. Garai batean denok etxe bereanbizi ginen: 10 lagun. Anai guztiok monagiloak izan ginen, halaetxerako sos batzuk lortzen genituen. Goizeko 6.30eko mezatanlaguntzen genuen eta, ondoren, okindegira joaten ginen laguntzera.Horren truke, ogi batzuk eramaten genituen etxera.
Gurasoak ere urretxuarrak al ziren?
Ez. Aita Aratz Errekakoa (Azpeitia)zen, Atxunberri baserrikoa. Ama, berriz, Lakute baserrikoa zen.Ezkondu zirenean Urretxura etorri ziren bizitzera eta aita Orbegozonhasi zen lanean. Orbegozon lan egin zuen bizitza osoan.
Nolakoak ziren gurasoak?
Oso zintzoak. Onegiak izan zirela ustedut. Elizkoiak ziren. Aita zenak kristo guztiari kasu egiten zion,euskalduna edo erdalduna izan. Ama ezin zen horrenbeste atera kalera.
Nola gogoratzen duzu etxeko giroa?
Azkeneko pisuan bizi ginen eta oheberean hiru lagunek lo egin behar genuen. Bi alde batera eta besteabestera. Etxe txikia zen. Lehenengo ganbara batean bizi ginen etagero teilatua altxatu egin zuten. Denok hor jaiotakoak gara. Gainera,gure ama zenak emakume askori erditzen lagundu zien eta, esnerik ezbazuten, euren haurrei titia eman zien. Bestalde, alpargatak jostenzituen. Alpargatak galipotetan zapaldu eta gero eguzkitan jartzengenituela gogoratzen dut. Hala, alpargata haiek gero irauten zuten.
Nolakoa zen kaleko giroa?
Ezkutaketan jolasten genuela gogoratzendut. Eitzagaraino joaten ginen. Kaniketan, Urretxuko eliza atarianpilotan eta futbolean… Pilotalekura ere joaten ginen, baina gubaino helduagoek bidali egiten gintuzten. Eitzagakoekin oso ondokonpontzen ginen, baina Zumarragako gainontzekoekin ez. Eitzagakofestetara joaten ginen, baina Zumarragakoetara ez. Alderantzizkoa eregertatzen zen, e!
Lehia handia al zegoen urretxuarren etazumarragarren artean?
Zelai Ariztiko frontoian futboltxapelketak jokatzen ziren eta Urretxukoek irabazi zutenean herrikobanda trenbide ondoan zain zutela gogoratzen dut. Garai hartanUrretxu eta Zumarraga aparte zeuden. Elizatik elizara etxe gutxizeuden: aldapakoak eta Kalebarrenekoak bakarrik. Lehia handia zegoen.Behin batekoek bestekoei desafioa bota zioten eta Urretxukokanposantuan borrokan ibili ziren. Eta jendea hura ikusten! Lehiahandia zegoen eta guk oraindik ez dugu hori galdu. Kanpora joatengarenean argi uzten dugu gu ez garela Zumarragakoak, Urretxukoakbaizik. Bi herriak fusionatzeko asmoa egon zen garaian, koadrilakookekimenaren aurkako manifestazioan parte hartu genuen, pankarta etaguzti. Egia esan, urretxuar guztiek parte hartu zuten.
Nora joan zinen eskolara?
Eskola Nazionalak bertan genituen etadenok hantxe ibili ginen. Gure etxeko inor ez zen kanpora joanikastera. 14 urterekin, lanera. Orbegozokoak eskolara etortzen ziren,ikasketak bukatzear geundenen bila. Beraiek erabakitzen zuten gurelanbidea zein izango zen: “zu ajustadore, zu iturgin…”. Nielektrizista bidali ninduten, ideiarik ez nuen arren.
Umetako pasadizoren bat gogoratzen alduzu?
Herriko toki batean Amabirjina azaltzenzela esan ziguten eta 8-9 urteko haur piloa joan ginen. Argia ikusigenuen zuhaitz artean eta sinestu egin genuen. Gero jakin genuenargindar kableek elkarrekin jotzen zutelako sortzen zela argi hori.Bestalde, San Nikolas egunean haurrak etxez etxe joaten ginen dirueske. Bat obispoz jantzita joaten zen. Zer kantatzen genuen eregogoratzen dut: San Nikolas txikia / gure ganbaran hazia / gureganbaran zein dago? / andre Juana Maria / arren, arren, Ave Maria /Dios te salve bataio gabe / bost eta sei, hamaika / txorixorikan ezbada / berdin zaigu lukainka. Horiek xelebrekeriak!
Nolakoa izan zen zure gaztaroa?
Beharrak agintzen zuen. 14 urterekinOrbegozon hasi nintzen eta lanetik kanpo ile-apaindegi bateanlaguntzen nuen. Sei urte eman nituen hala. Orbegozoko soldatagutunazal batean ematen ziguten eta, ireki gabe, amari ematen genion.Amak, gero, diru pixka bat ematen zidan. Andregaia aurkitu nuen arte,irabazitako diru guztia amari eman nion. Lanetik kanpo,dantzaldietara joaten ginen, adibidez. Gehienak Zumarragako plazanantolatzen ziren. Garai batean bietan izaten ziren dantzaldiak, bainaUrretxukoa desagertu egin zen. Golden ireki zenean, Zumarragakoa erepikutara joan zen. Izan ere, Goldenen irekiera sekulakoa izan zen.Bonbazoa. Abeslari oso onak ekartzen zituzten. Bertan ezagutu nuenemaztea eta, nik bezala, beste askok. Mendira ere asko joaten ginen.Garai batean Goierriren mendi saileko arduraduna izan nintzen.
Zein irteera oroitzen duzu bereziki?
Datorren hilean 40 urte egingo du:Ezcarayra joan ginen autobusean, San Lorenzo mendia igotzekoasmoarekin. Murua zapataria, beste lagun batekin, beheran gelditu zenbazkaria prestatzen. Gure asmoa mendi gailurrera igotzea eta beheranbazkaltzea zen, baina sekulako lainoa zegoen eta galdu egin ginen.Autobus erdia bakarrik itzuli zen Urretxura. Besteak han geldituziren, galduta. Hurrengo egunean galdutako batzuen gurasoak etorriziren nire etxeko atarira, semeengatik galdezka. Lau bat auto hartueta Ezcarayra itzuli ginen, besteen bila. Joseba Jaka izan zennirekin batera galdutakoen bila ibili zenetako bat. Batzuk berehalaazaldu ziren, baina besteak astelehenean. Lan egun bat galdu genuen.Itzuli ginenean, jendeak adarra jo zigun. Aurrerantzean iparrorratzakeraman beharko genituela esaten ziguten.
Asko ibiltzen al zinen mendian?
Igandero nonbaitera joaten ginen:Aizkorrira, Txindokira, Erniora, Izarraitzera… Gero, ikastolakohaurrekin hasi nintzen. Bizpahiru autobus betetzen genituen. Oraindikere ibiltzen naiz. Duela gutxi, adibidez, Ernion izan nintzen.Emaztea eta biok urtero joaten gara Izarraitzera, Aizkorrira etaTxindokira. Dena den, lehen baino gutxiago ibiltzen naiz. Alferkeriakontua da. Gero kontuak… Irimo lehengo tokian dago, baina…
Lehen lanpostua Orbegozo enpresan izanzenuela esan duzu. Zer moduz?
Ez dut oroitzapen txarrik. Zazpi urteegon nintzen bertan. Ondo etorri zait han ikasitakoa, etxeko txapuzaknik egiten baititut. Bestalde, soldadutzan lagungarria izanzitzaidan: Arakan ez nuen instrukziorik egin ilea mozten lan egitennuelako eta Donostian elektrizista lana egiten nuelako.
Zergatik utzi zenuen lantegia?
Banco Central zelakoan sartzeko aukeraizan nuelako. Urretxun bulegoa ireki zuten eta Legazpi, Urretxu etaZumarragako kaleak ezagutuko zituen norbait behar zuten. Izan ere,garai hartan bankuko letrak eskura kobratzen ziren eta etxez etxeibili behar zen. Astean bitan Legazpira joaten nintzen, Mobylettebatean, eguraldi ona edo txarra egin. Orbegozotik bankura pasatuaurretik, hiru hilabete eman nituen lagun batekin ikasten: GurutzJauregi abokatuarekin. Hark banku batean lan egiten zuen eta bazekienzer egin behar zen. Banco Centralen bulegoa Zuhaizti tabernarenparean zegoen. Centralak Hispanorekin bat egin zuenean Zumarragarapasa nintzen eta, gero, Central Hispanok Santanderrekin bat eginzuen. Santanderren eman nituen erretiratu aurreko azken urteak.
Gustura lan egin al zenuen bankuan?
Bai. Lantegiko lana baino erosoagoazen, baina hasieran bankuan gutxiago irabazten nuen. Dena den, ezzegoen buzoa jantzi beharrik. Gainera, Orbegozon goiz eta arratsaldezlan egiten genuen eta, batzuetan, igandeetan joatea tokatzenzitzaigun. Bankuan oso ondo egon nintzen.
Lehen mendizalea zarela esan duzu. Zerbeste zaletasun dituzu? Zure familian musikariak dira…
Ni naiz txistua eta danbolina jotzenikasi ez duen anaia-arreba ia bakarra. Niri kantatzea gustatzen zait.
Saskibaloi zalea ere bazara.
Semeak ere zale amorratuak dira.Baskoniaren elastiko guztiak dituzte. Ez dakit zergatik naizensaskibaloi zalea. Beti Baskoniaren jarraitzailea izan naiz. Semezaharrena Final Four askotan izan da. Txirrindularitza ere askogustatzen zait.
Jokalari kuttunen bat ba al duzu?
Gehien gustatu zaidana Macijauskas da.Entrenatzaileen artean, berriz, Ivanovic gustatzen zait. Aurten erejokalari guztiak aldatu ditu, baina zer edo zer lortuko du…
Jaiak aipatu dituzu. Urretxuar petoaizanik, Euskal Jaia nola bizi duzu?
Karrozak egindakoa naiz eta behin gukirabazi genuen. Beti Jai koadrilakoa naiz. 18-19 urterekin hasi gineneta bost edo sei karroza egin genituen. Irabazi genuenean,Iparragirreren kanta baten notak zituen liburu handi bat, txistuhandi bat eta danbolin handi bat egin genituen. Liburua Urretxukoudaletxean gordeta dago. Gitarra handi bat ere egin genuen etaZarauzko elkarte batek erosi egin nahi izan zuen. Eskaini zigutendirua gutxi zela iruditu zitzaigun eta ez genuen saldu. Azkenean,gitarra hura izorratu egin zen.
Euskal Jaia asko aldatu dela uste alduzu?
Karrozak egiten dituztenak gazteegiakdirela iruditzen zaigu, baina guk egungoen adin berberarekin egitengenituen karrozak. 18 urte banitu, egungo gazteek egiten dituztengauza berberak egingo nituzkeela uste dut: Gaztelekura joan,porrotxoren bat erre…
Euskal Jaiaren inguruko pasadizoren batba al duzu?
Euskal Jaia guretzako sekulakoa da.Ikurrina debekatuta zegoenean, Iparraldeko dantza talde batek ateraegin zuela oroitzen dut. Kendu egin nahi zieten eta dantzariak gureatarira sartu ziren. Garai hartan ikurrina ateratzea sekulakoa zen.
Etxean denak abertzaleak zarete.
Aitak, Urretxura etorri zenean, ezzekien erdaraz. Gero ere, ez zen ondo moldatu erdaraz. Etxeaneuskaraz hitz egiten ez bagenuen, pena handia hartzen zuen. Etamezatara joaten ez baginen, zer esanik ez… Mezatara joatenahalegintzen ginen, gurasoak gustura uzteko.
Euskaltzalea ere bazara.
Etxean denok euskaraz hitz egiten dugu.Semeak ere euskaltzaleak dira. Seme zaharrenak 32 urte egin beharditu eta lagunek, gazte denboran, euren artean beti euskaraz hitzegitea erabaki zuten. Hitza bete dute. Hori Urretxun eta Zumarraganez da arrunta. Nork hitz egiten du euskaraz? Kalean ez da nahikoahitz egiten. Erraza da kanpokoei errua botatzea, baina dakitenek ezdute egiten.
Ba al duzu ametsen bat betetzear?
Ez. Oporretan, adibidez, aspalditikhemen gelditzen gara. Hori bai, lagun batzuekin lau irteera egitenditugu urtero, Euskal Herriko toki ezberdinetara. Ezagutzen ezditugun parajeetara. Aurten Urduñan, Tuteran eta Iparraldekoherri txiki batean izan gara.
Bestelakoan, nola ematen duzu eguna?Agifes elkartekoa ere bazara.
Tarteka bileraren bat egiten dugu,baina elkarteak ez digu denbora asko kentzen. Denbora gehiena mendianematen dut. Dena den, edozein gauzatan ondo pasatzen dut. Irakurtzeaere asko gustatzen zait. Egun, Los hombres que no amaban a lasmujeres ari naiz irakurtzen. Bestalde, egunero Hitza irakurtzen dut.Hitza ez badut, zer edo zer falta zaidala iruditzen zait. Lehen ElDiario Vasco irakurtzen nuen, baina egun ez dut beharrik. Hitzarekinnahikoa dut. Argia ere astero irakurtzen dut. Harpideduna naiz.Musika ere entzuten dut. Anderrek (semeak) Gaztelekuko musika jartzendu eta hori entzuten dut.
Bere garaian, kantaldietara joangozinen…
Ez dok amairu ikustera joaten ginen.Benito Lertxundi, Gorka Knorr, Xabier Lete, Lourdes Iriondo, Pantxoaeta Peio… Sekulako giroa sortzen zuten. Arrasaten, Etxarrin… egonginela oroitzen dut. Ez naiz gogoratzen nola arraio joaten ginen, ezbaikenuen autorik.