
Amateur mailako Caja Rural taldean emanzituen lehen pausoak eta Kaiku eta Contentpolis Ampo taldeprofesionaletan ere lan egin du. Santa Polan (Alacant) bizi da etaabuztutik ostalaritzan dihardu.
Nolatan hasi zinen masaje munduan?
Kasualitatez izan zen. Betidanikkirolzalea naiz eta, UBIn ikasgai batzuk suspenditu nituenean, masajeikastea erabaki nuen. Gustatu egin zitzaidan eta lau urte eman nituenDonostian jarduera hau ikasten. Kirol masajea, terapeutikoa etadrainatze linfatikoa ikasi nituen. Lehen ikasturtearen amaieranGoierriren areto futbol taldean hasi nintzen.
Kirola oso gustuko duzula esan duzu.
Hala da. Atletismoa egiten nuen,iraupen-lasterketak, baina telebistan denetik ikusten nuen: futbola,eskubaloia… Lesio pare bat izan nuen eta, 17 urte ingururekin,atletismoa utzi nuen. Nekatuta nengoen.
Nolatan murgildu zinen txirrindularitzamunduan?
Caja Rural taldean hasi nintzen, bainagarai hartan Goierrirekin eta Urretxuko kiroldegian ere lan egitennuen. Lau denboraldi eman nituen aipatutako txirrindularitza taldean,1998tik aurrera. Nola hasi nintzen? Castelló-ko itzulirakomasajista behar zutela jakin nuen eta eurekin harremanetan jarrinintzen. Bertan Oskar Guerrero zuzendaria ezagutu nuen eta ordutikaurrera berarekin lan egin nuen.
Profesional mailako txirrindularitzatalde batean lan egitea gogorra al da?
Gogorra da, baina gustuko dugunez,gustura egiten dugu. Etxetik kanpo ordu asko eman behar dira, bainataldeko giroa ona bada, lan polita da. Bestalde, txirrindulariakesker onekoak dira.
Lasterketa gogor baten ondorentxirrindularien giharrak hurrengo egunerako prest uztea zaila al da?
Euria egiten duen egunetan gehiagokostatzen da. Hotelera heldu eta afaltzeko ordua hasi bitartean, ahalduguna egiten saiatzen gara.
Zuen eskuetan txirrindulariak lasaituegiten direla eta euren sekretuak kontatzen dizkizuetela esan ohi da.Hala al da?
Azken finean, eurentzat masajearena daeguneko unerik lasaiena. Batzuetan oso nekatuta heltzen dira eta ezdute solaserako indarrik izaten, baina normalean asko hitz egitendute. Masaje gelan biok bakarrik egoten gara eta denetik hitz egitenda.
Zeintzuk dira zure eskuetatik pasatudiren txirrindulari ezagunenak?
Caja Rural taldean Jon Bru, EgoiMartinez, Gorka Verdugo, Patxi Vila… ezagutu nituen. Kaiku taldean,berriz, Ezequiel Mosquera, Gustavo Veloso eta Adrian Palomaresekinlan egin nuen. Iban Mayo ere ezagutu nuen, Baque taldearekin itzulibat egin bainuen. Contentpolis Ampo taldekoei dagokienez, DioniGalparsororekin harreman estua dut. Izan ere, Caja Ruralen eta Kaikunere berarekin izan nintzen.
Zein txirrindularik txunditu zaitugehien?
Jon Bruren zangoak harrigarriak dira.Altuera txikikoa da, baina sekulako giharrak ditu. Mikel Gaztañagaantzerakoa da.
Zergatik utzi duzu txirrindularitzamundua?
Ezkonduta nago eta emaztea haurdundago. Mundu honetan, aipatu bezala, etxetik kanpo denbora luzea emanbehar da. Egun, nahiago dut emaztearekin etxean egon. Santa Polanbizi gara eta jatetxe batean lan egiten dut. Dena den, etxeanmasajeak ematen ditut.
Contentpolis Ampo taldea uztailaamaieran utzi zenuen, Espainiako Itzulia hasi baino hilabetelehenago. Itzuli handi bat ezagutzeko aukera galdu izanak ez al dizupena ematen?
Itzuli handietan eta txikietan lan beraegiten dugu. Dena den, Espainiako Itzulia edo Tourra sekulakoakizango dira. Duela urte batzuk pena emango zidan, baina adineanaurrera joan ahala, gauzak beste era batera ikusten dira.Txirrindulariak utzi izana ematen dit pena, batez ere. Izan ere,lagun onak utzi ditut. Beharbada, egunen batean itzuliko naiz.
Txirrindularitzaren atea ez duzu erabatitxi, beraz.
Ez dut itxi. Hor dagoen aukera bat daeta, inoiz eskaintza polita suertatzen bada edo behar badut, itzulikonaiz. Hala ere, esan bezala, oraingoz jaioko den haurraz gozatu etaetxean lo egin nahi dut.
Bizikletan ibiltzen al zara?
Bizikletan ibiltzen naiz, baina sekulaez naiz lehiatu. Nire osabetako batzuk, ordea, amateur mailakotxirrindulariak izan ziren.
Txirrindularitza masajista batentzatkirol berezia al da?
Kirol bakoitzak bere ezaugarriak ditu.Txirrindularitza munduan masajistaren lana errekuperaziora zuzenduadago. Futbolean, ordea, lesionatuekin lan egiten da batik bat.
Beste kirolen bat probatzea gustatukoal litzaizuke?
Atletismoa, beharbada. Izan ere, kirolhau praktikatu nuen arren, sekula ez diet atletei masajerik eman.
Zer dohain behar ditu masajista onak?
Eskuetan sentsibilitatea behar da.Denbora ere behar da, ukitzearen poderioz ikasten baita. Horrez gain,gainontzeko lanbideetan bezala, lan egiteko gogoa behar da.Txirrindularien kasuan, psikologo lana egiten ere jakin behar da.Izan ere, eurekin asko hitz egiten dugu eta batzuetan lur jotaheltzen dira guregana.