
Atzotik dagoeneko irekita dagomineralogia txangorako izena emateko epea. Urriaren 15era bitarteaneman daiteke izena, baina Urretxuko Udaletik jakitera eman dutenez,izena ahalik eta azkarren ematea komeni da, lekuak mugatuak izangobaitira.
Irteera urriaren 24an egingo da,larunbatarekin. Goizeko 8:00etan izango da irteera Urretxutik etaarratsaldeko 19:00ak inguruan itzultzea aurreikusten da. Joan nahiduenak 35 euro ordaindu beharko ditu, prezio horretan sartzen diraautobusa eta bazkaria.
Informazio gehiagorako edo izenaemateko Aizpurunea kultur etxera gerturatu, 943 03 80 88 telefonoradeitu edo bidali mezu bat aizpuru.ur@urretxu.net helbideelektronikora.
Argazkia: azken urteetan egindako mineralogiairteeretako bat.