
Igande honetan Urretxu eta Zumarragakokale pintura lehiaketa izango da, bi herrietako udalek antolatuta.Mihiseak Labeaga aretoan zigilatu behar dira, 9.00etatik 10.00etara.Sari banaketa ekitaldia toki berean izango da, 14.30ean.
Lehiaketa honetan edozeinek parte hartuahal izango du eta nahi beste lan aurkeztu ahal izango dira. Lanakigandean bertan egin behar dira bi herrietako kaleetan: Euskadiplazan, Renfeko trintxeran, Iparragirre plazan, Areizaga kalean etahauen inguruetan. Lanak 13.00etatik 13.30era bitartean aurkeztu behardira.
Sariak
Guztira sei sari banatuko dira.Irabazleak 600 euro eta garaikurra jasoko ditu. Gainera, 300 eurokobi akzesit emango dira. Horretaz gain, herriko margolari onenak 350euro eta garaikurra jasoko ditu. Azkenik, 16 urtetik beherako bigazteri material artistikoa emango zaie.
Argazkian: Miriam Quintana, iazkolehiaketako herriko margolari onena.