
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Ari Folman.
- Gidoilaria: Ari Folman.
- Zuzendari artistiko eta ilustratzailea: David Polonsky.
- Animazio zuzendaria: Yoni Goodman.
- Herrialdea: Israel.
- Urtea: 2008.
- Iraupena: 90 min.
- Sariak: Urrezko Globoa film atzerritar onenari, Estatubatuar Film Kritikoen saria film onenari.
Filmari buruz
Dokumentalaren arlotik dator AriFolman, Vals con Bashir filmaren zuzendari eta gidoigilea. Filmhonekin Ekialde Hurbilean gertaturiko sarraski latzenetako batkontatzen du: 1982an Libanoko lehen gerran, Beiruteko Sabra etaChatilako errefuxiatu eremuetan, ehunka palestinar errefuxiatu hilzituzten Libanoko falangistek.
Bashir Gemayel falangista libanoarrahil izanagatik mendekua hartu zuten bere jarraitzaileek, Israelgoarmadaren pasibotasun eta oniritziarekin. Ari Folman zuzendariaarmadan zegoen sarraskia gertatu zenean. Garai hartan armada-kideizan zuen lagun batek amesgaiztoak dituela kontatzen dio, Libanokogerra hartan gertatu zen zerbaitekin erlazionatuta. Folman berakharrituta entzuten du bere lagunaren istorioa, berak garai hartakooroimen zehatzik ez duela konturatzen baita. Ordu batzuetarabat-batean, garai hartako irudi bat datorkio burura, behin etaberriz, gero eta maizago burura etorriko zaiona: Beiruteko hondartzanikusten du bere burua beste soldadu israeldar batzuekin batera.
Oroimen bakan hau abiapuntutzat hartuz,Armadan izan zituen kideen eta egun haietan Beiruten izandako soldadueta kazetarien lekukotasunak jasoko ditu gertaera mingarri haienoroimena sortzeko, galdu duen oroimen zehatz hura nolabaitberreskuratzeko.
Filmaren berezitasun nagusienetakoa,animaziozkoa izateaz gain, animazio hori sortzeko erabilitako teknikada. Richard Linklater estatubatuarraren ‘Waking life’ eta ‘A scannerdarkly’ txundigarriak dakartza gogora film honek, hauetan benetakopertsonaiak filmatu ziren lehenbizi eta irudi hauen gainean eginziren marrazkiak, honetan ere benetako pertsonaiak filmatu diralehenbizi, baina marrazki guztiak zerotik hasita egin dira, ez dairudien gainean marraztu. Ez da harritzekoa film osoa egitekoprozesuak lau urte luze behar izana.
Ikusi beharreko lana da Folmanena,maila guztietan konpromisoa erakusten duelako batik bat, artistikoa,politikoa, etikoa, estetikoa eta dramatikoa.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15