
Igandean egin zen bosgarren urtezZumarragako eta Urretxuko udalek antolatuta bosgarren aire librekopintura lehiaketa. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, artista ugaribildu ziren gure herrietan, 29 guztira, iaz baino 18 gehiago.Margolariak Gipuzkoatik, Arabatik, Bizkaiatik eta Nafarroatik ezezik, Kantabriatik ere gerturatu ziren.
Egin beharrekoa
Goizean goiz hasi ziren laneanmargolariak. Epaimahaiak hala adierazita lau leku ezberdinen arteanbat aukeratu eta margotzea zen egi beharrekoa. Zumarragako Euskadiplaza eta trintxera eta Urretxuko Iparragirre plaza eta Areizagakalea izan zituzten aukeren artean. 13:30ean aurkeztu zituzten eurenlanak artistek eta 14:30ean izan zen sari banaketa.
Sarituak
Guztien arten onena Leioako Jose Reyesizan zen (saria: 600 euro). Horretaz gainera bi akzesit ere banatuzituzten, Mendaroko Jaime Zamakolak (saria: 300 euro) eta BergarakoMartin Guridik (saria: 300 euro) eraman zituzten. Herriko margolarionenak ere izendatu zuten, aurten Idoia Bastida zumarragarra (saria:350 euro) izan da.
Argazkian: Idoia Bastida zumarragarra.