
Euskal Herriko Bertsolari TxapelketaNagusia motorrak berotzen hasia da dagoeneko, eta jendearen artean,gero eta ikusmin handiagoa sortzen ari dira final laurdenetakosaioak. Igandean esaterako, mila lagun inguru bildu ziren BilbokoArriaga antzokiko kanporaketa ikusteko.
Saioari helduta ordea, kolore ilunaekarri du Goierriko ordezkariarentzat. Asier Otamendik jaso zuen seibertsolarien artean puntu kopururik apalena (588), eta agur esanbeharko dio Txapelketa Nagusiari.
Bilboko saioa: sailkapena;
1. Iñaki Zelaia 643
2. Julio Soto 639,5
3. Maddalen Arzallus 636,5
4. Amaia Agirre 631
5. Jexux Mari Irazu 599,5
6. Asier Otamendi 588
Datozen saioak:
- Uztaritze. (Urriak 17): Aitor Sarriegi, Xabi Paia, Erika Lagoma, Unai Muñoa, Beñat Gaztelumendi eta Arkaitz Estiballes.
- Zarautz. (Urriak 18): Iker Zubeldia, Joxe Munduate, Iratxe Ibarra, Xabier Silveira, Unai Agirre eta Oihane Perea.
{play}/entzungaiak/2009-10-11_Bilbo_Bakarka_Asierotamendi.mp3{/play}