Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ipuinak otamotz.eus-en

Urretxu eta Zumarraga
2009/10/17
Otamotz

Naturaren kontenplazioa eta bertako parte-hartzea nuen eginbehar, lehen eta lehenago ere bai, nire hazia Pirinioetan barreiatua izaki, honat eta harat banatua izan bainaiz mendeetan.

Ez dut ukatuko inolaz ere, udaberrien goxoa eta xarma maite ditudanik, lorea nintzen eta naizen honetatik.

Ingurutako bizia, mugimendua eta ugaltzearen grina esnatzen den garaian, erle nahiz tximeletekin jostetan nintzen eta maitasunaren graziak, eguzkiari eskaini.

Miresgarri zaizkit hartzaren esnatze gosetia, sarrioen talde korrika izu kolektiboan, mesfidati baina jakin-nahi. Sugegorrian, eki izpi lehenek sortzen duten zirrara azalekoa, kitzikagarria, bizi sentipen, eta putre eta arranoek, gailur nahiz zeruetan bilatzen duten libertatea, Eoloren putzari kontra edo amen eginez, jostari sarritan, behatzaile beti.

Hegoaldeko hatsak orrazten dituen belartze albitzak, goxo, emeki, denbora mehatxuaren ez ezagutzak eskaintzen duen lasaitasun sariaz eta haize iparrekoan tentatu ta gogortzen diren belar-bilo motz harroak.

Urteak duen zabalera osoan, eguzkiak besarkatzen eta eztitzen ninduen garaia dut gogokoen. Biziaren joan etorria eta haren aniztasunak, harriduran ninduen egun osoan.

Natura oro har familia bat da, orekaren babesean, edertasuna osotasunean eskaintzen duena, eta nik, kontenplazio horretan eman nituen aurreko bizitzak, eguneko arinduei so eta gauren magal goxoaren altzora, ekaitzaren haserrean blai, nahiz eguzkiaren besarkada itogarria jasanez.

Banuen ordea lore batentzako arrotz den kezka edo ardura sentipen bitxia. Aldats gora bezain azkar, behera abiatzen zirenak. Gailurretan geraldi laburrak egiten zituzten animalia txit bereziak. Elkar besarkatzeko eta zerbaiten ahoratzeko parada hutsa soilik hartzen zutenak. Urri neguan, larregi udaran.

Jakin badakit, orain, hauek gizakiak direla. Taldean edo bakarka. Motxila handi edo txikiz. Ondo hornituak edo mendian ezjakin abiatzen direnak. Garbiak maiz eta axolagabeak tarteka, non edozein lekutan ere, jokaera berdina mantentzen dutenak, beren izatearen arrastoa utzi beharrez aritzen direnak. Baina denek ere, goiztiar edo berantiar, arrazoi ezberdinegatik, gailur ameslari.

Zuk erakatsi zenidan guzti hura Iñigo, uztailaren 17-an, patuak biltzera deitu gintuen hartan.

Urtero lez eta indartsu sentitzeak ematen duen harrotasunak jantzirik, hamaikagarrenez, Pirinioetarantz abiatu zinen zure lagunekin.

Zail da esaten zerk eraman zintuen hara lehenengoz. Agian entzunezko edertasunak, edo bakardadearen amets kirriak, ala euskaldun izatearen mendiarekiko grinak. Uraren sorburua aurkitzeak eta beherakoan, mineralizazioan sortzen duen melodia alaia, erreka sorberriarena, izotzen gelditasunetik korrikaren epelera bultzaturik, biziaren bilaketak.

Bazen betiere, ahaltasunaren norberarekiko froga eta 3000koaren esperientzia, muga, mitoa eta zirrara, mendiak, berezko duen handitasuna, sentiarazten duen txikitasuna.

Ezin ahantzi ordea motxilaren albo batean, poltsiko txikian edo bihotzean, filosofiarekiko lotura txit berezia. Burua atzean uztearen sentsazioa, inor ez dagoenaren uste osoa. 

Amak eskaturiko zuhurtziaz, mendiaren aukeraketa eta bide errazenaren hautatze arduratia. Adiskidearen onespena eta aterpetxeko azken patxaranaren topa.

Ez zen lan erraza zuek lotaratzera, betiere norbait, nonahiko izanik, ardoa eta eguneko nekeak lagun, elkarrizketarako parada ematen zuenean.

Besteetan ordea, gauaren babesean, arimaren leihotik begira, gizakia husten zen. Artizarraren lehen agerpen keinuak ematen dio ongietorria iluntasunari, dama zuriaren erreinuari. Begirada xume batez so egiten dio munduari, lotsatua hodei eta gauaren babesean, ulergaitz suertatzen zaionari begira.

Denborak aurrera, jentilarri eta sorginzuloak miazkatzen ditu poliki, gertuera dudakoa gozatzearen beldurrez. Mendiko altzoa babesleku dugunak gaitu harridura pausa.

Mendizalearen begirada miresduna soinean sentituaz, zuritzen da gure dama, soineko luzearen isla gure aurpegietaraino. Hain da sentibera bero ezean dakarren besarkada eztia, muxu hotza eta hitsa maitatuaren begirada.

Iluntasun barneragarri horretan, bakardadearen gozamenean, gizaki, sorgin, intxixu eta iratxoak bat dira begietatik harat eta hozkirriaren erruz, azaleratzen da malko unatua, bakartia, hits – goibela. Hozkirriaren erruz? 

Inguruko ahotsak motel itotzen dira isiltasunean eta munduko ardurak urrundu. Milaka urtetako elurraren odolak, beherako bidean musikatzen ditu eguneko azken orduak. Bortizki saltu handien harrotasunean. Emeki, loreek gonbitatzen dituzten bailaretara, azken hauek biziberritzera. 

Gizaki bizimoduarekin, desleial izatearen senti-“pena” … onartzen zaituen handitasunean … gabeziarik gabeko edertasunean …. apal sentitzen da gizakia, beherago, porlanaren erreinu agintearen iheslari, diru borreroaren gatibutik libre. 

Bizidun sentitzearen libertateak, maiz dakar bakardadea lagun.

Hala, eta pentsamenduen zamaz arin, gorako bidea hartu zenuten uztailaren 17 hartan, Bachimala helburu, Punta Sabretik igarota.

Kresterioaren arteko bidea erraztasunez jantzirik, Bachimala begi bistan, heriotzaren itzalezko jantzia zapaldu zenuen azken harri hartan. 

Irrist, laprast, erori, azkar, behera, ezer buruan, begirada lagun izutuen sentipenetan… 

Heriotzak bere ehiza burutua zuela uste izan zuenean, heldu ninduzun errotik, sustraitik haizeratu, helduleku bihurtu ginelarik bata bestearena. Biraka harkaitz, malkor eta harri artean, beherakoan, beti babestu nahi izan ninduzun, baina nireak egina zuen eta zuk arbasoen mahairako gonbitea jasoa zenuen jada. 

Behera, bata besteari so, bestearen mina bereganatuz, biobanako bakardadean eta ezerezaren munduan. Heriotzak harriduraz behatzen gintuela, naturaren leialtasunak,orekak, filosofiak, bizia sortu zuen guregan. 

Heriotzak sari bakarra zuen helburu eta hala izango zuen. Nire lore heriotza fisikoa dudagabea zenez, gorputzeratu nintzaizun, amodio garden eta zinezkoan eta gure arimek oreka izan zuten bizigai.

Orain ni, gu eta noski zu, gorputz egurtu batean elkar bizi garen honetan, amets bakarrak asetzen gaitu, gau ta egun, gure arimak lasaitasuna ezagutu zuen Pirinioetara itzultzea. Zu zure mendi lagunekin, gure bizitza zor baitiezu eta nik beraiei esker ere, nire usainez jantzi, elurraren hotz kitzikagarria sentitu eta ur jaio berrien iturritik edatea.

Gurpildun aulkitik.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT