
Urretxu eta Zumarragako Argazkia elkarteko kideek Gure begiradak izeneko erakusketa egingo dute Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Bertan, azken urteetan egindako lanak erakutsiko dituzte. Elkarteko irteeretan eta bakarkako irteeretan egindako argazkiak dira, hainbat gairi buruzkoak eta hainbat teknika baliatuta egindakoak. Erakusketa datorren ostiralean (maiatzak 10) inauguratuko dute, 18:00etan. Hilaren 26a arte egongo da zabalik. Juan de Lizarazu aretoa asteartetik igandera irekitzen da, 17:30etik 20:30era.