
‘Ignaziotar Lurraldea’ proiektuaren barruan ondare erlijiosoa azaltzen erakusteko jardunaldiak eta tailerrak egingo dituzte azaroaren 11n eta 12an. Ignaziotar Lurraldearen proiektua lehen Hiru Tenpluen Ibilbidea deitzen zuten bera da, eta Antioko baseliza eta Arantzazuko santutegia (Oñati) eta Loiolako basilika (Azpeitia) lotzen ditu ibilbideak.
Gipuzkoa barrualdeko turismoa sustatzeko asmoz Loiolako San Inazio pertsonaia unibertsala aukeratu dute, eta Goierri garaian, Urola Erdian eta Debagoienean Inazio Loiolakoa ibili zen guneak ezagutzera eman nahi dituzte bisitariak, XVI. mendean girotuz.
Jardunaldiak azaroaren 11n eta 12an izango dira Azpeitian, Loiola Santutegiko Gogartetxean. Lehenengo egunean ondare erlijiosoa erakusten irakatsiko diete partehartzaileei, besteak beste. Bigarren egunean tailerrak egingo dituzte. Jardunaldiek eta tailerrek profesionalei formazioa emateko helburua dute. Izena emateko epea azaroaren 3an itxiko dute.
Zumarragarrak jardunaldietan
Antioko baselizan turistei harrera egiten dien Jesus Perez eta Antioko Lagunen Elkarteko kideak ere gonbidatu dituzte jardunaldietara.