
Mikel Rodriguez eta Asier IntxaustiBeloki Pilota Elkarteko bikoteak 22-20 irabazi zion BeasaingoMurumendi klubeko bikoteari, pasa den larunbatean Beloki pilotalekuanjokatutako lehen mailako Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketakolaugarren jardunaldian. Garaipena garrantzitsua da oso, ligaxkaamaitzeko bi jardunaldiren faltan euren aukerei eusten baitieteRodriguezek eta Intxaustik. Oraindik ere Elite mailara igotzekokanporaketa jokatzeko moduan daude batetik; baina bestetik, ezjaisteko kanporaketan aritzeko arriskua daukate.
Kontuak kontu, larunbateko partidairabazi zuten, eta, hasteko, hori zen egin beharreko aurreneko gauza.Baina kostata nagusitu ziren. Bai, 11-3 aurrea hartu zutenmarkagailuan, baina Beasaingo bikoteak ez zuen behera egin, etapixkanaka aldeak txikitu zituen. Gainera, partida irabaziko zutelazirudien, 17-18 aurreratu zirenean. Rodriguezek eta Intxaustik,baina, bikote eskarmentuduna osatzen dute, serioa, eta ez zirenurduritu. Hotz aritu ziren azken tanto horietan eta emaitzari bueltaematea lortu zuten. Asteburu honetan Usurbilen kontra ariko dira.
Josu Vianak eta Ander Quinak, berriz,22-20 galdu zuten ostiralean Azkoitian, bigarren mailako GipuzkoakoKluben Arteko Txapelketako laugarren jardunaldian. Lider dagoAzkoitiko bikotea, baina Belokikoak lotsagabe aritu zirenhasiera-hasieratik. Azkenean zorte apur bat falta izan zitzaien.Ligaxka amaitzeko bi jardunaldiren faltan, lanak izango dituztejaitsiera kanporaketa saihestu ahal izateko.
Erlazionatutako albistea otamotz.eus-en: