
Iazko Buzkantza Lehiaketa euripean eginzuten eta orduan orga zahar bat atera zuten jendeak ikus zezan.Aurtengoan emakume probalariek erakustaldia eskainiko dute; haiekinbatera, Esther Iriarte Euskal Herrikotxinga-erute txapelduna ere, Zumarragan izango da. Gainera, Juan Carlos Diez Sotoormaiztegiarrak ere ipurdiarekin intxaurrak nola apurtzen dituen erakutsiko du.
Buzkantza Lehiaketa ekitaldiz hornituta datoraurtengoan. 27. lehiaketa izango da eta azken urteotan bezala,harakin profesionalek baino ezingo dute parte hartu. Izen-emateazabalik egongo da hilak 23a bitartean.
800 kiloko harria
Ekitaldiak eguerdi partean izango dira. Emakume probalariekhogei bat minutuko erakustaldia egingo dute, 800 kiloko harriari tiraegingo diote eta taldea hamabi neskak osatuko dute.
EstherIriarte nafarrak 25 kiloko txingak eramango ditu esku bakoitzean etadenbora kontuan hartu gabe, erakustaldian txingak eskuetan zenbatplaza egiteko gai den ikusi ahal izango dute zumarragarrek.
JuanCarlos Diez Sotok bere Guinnes errekor propioa du, intxaurrakipurdiarekin nola apurtzen dituen erakutsiko du.