
2010ean hasiko dituzte Urolakotrenaren geltokia zeneko eraikinaren eraberritze lanak. Oraindik ezdakite zein izango den eraikinari emango dioten erabilpena, bainalanak hasiko dituztela adierazi du Mikel Serrano Zumarragakoalkateak.
Geltoki intermodalaren lanen testuinguruanUrolako treneko geltoki kanpoko gunea ere urbanizatzeko asmoa agertudu Serranok. Eraikinaren erabilerari dagokionez, aspaldian ideia askoegon izan dira eraikin honen bueltan. Urretxuko geltokia Gaztelekubihurtu zuten bi herrietako gazteek eta baita irteera duin bat emanere. Zumarragako geltokian Uggasa garapen agentzia jartzeko aukera,edota enpresen haztegia, edota emakumeen etxea egiteko ideiak ereegon izan dira.
Momentuz baina Aldundiarekin hitzegiten ari direla azaldu du Serranok eta bien bitartean, Geltokiintermodala egiteko prestaketa lanak aurrera doaz. Momentuz, geltokiintermodala izango denaren lanak ez dira hasi, hasi dituzten lanakprestaketa lanak dira, ur-hoditeria berritu eta bideratu hain zuzenere. Geltokiko berezkoak diren lanak urria amaieran edo azaroahasieran hasiko dira.