Alfonso Arratibel Ezkioko Santa Lutzi auzoan jaio zen, baina Gabirian, Urretxun, Donostian eta Zumarragan ere bizi izan da.
14 urterekin harakin izatea erabaki zuen eta Candido Mendizabalekin eta Donostiako harategi batean ikasi zuen ofizioa. Aitaginarreba harakina zuen eta ezkondu zenean haren harategia hartu zuen. Bere odolkiek eta buzkantzek sekulako ospea hartu zuten eta, duela 10 urte erretiratu zen arren, asko dira oraindik garai honetan berataz gogoratzen direnak. Aurten ere buzkantza lehiaketako epaimahaikide izango da.
Zer izan nahi zenuen umetan?
14 urte bete nituenerako banekien harakina izango nintzela. Zortea izan nuen: berehala lana aurkitu nuen eta gustura aritu nintzen.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Mendira eta perretxiku bila joatea gustatzen zait.
Bizitzeko toki bat?
Bizi izan naizen toki guztietan gustura egon naiz.
Gustuko mendia?
Belokira, Izazpira eta Irimora joaten naiz gehienbat. Batzuetan, Urbiara ere bai. Perretxiku bila, berriz, Otzaurtera joaten naiz.
Gustuko perretxikua?
Onddoa.
Gustuko haragia?
Txahal emearena.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Niretzat morena hartu nuen eta morenak gustatzen zaizkidala esan beharko dut…
Egindako azken oparia?
Ez dut gogoratzen. Opariak emaztearekin batera egiten ditut. Diru kontuez emaztea arduratzen da. Emakumeak administratzaile onak dira.
Eta jasotakoa?
Seme-alabek egindakoak: batek betaurrekoak, besteak erlojua…
Data bat?
Ezkondu gineneko eguna: San Isidro eguna. Bestelakoan, Santa Isabel eta Santa Lutzia egunak ere oso gogoko ditut.
Neska eta mutil izen bana?
Hiru alaba ditudanez, emaztearena esango dut: Maria. Mutil izenei dagokienez, semeenak: Javier eta Anton.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Hitza eta El Diario Vasco.
Gustuko telebista saioa?
ETB ikusten dut gehienbat. Pilota partidak, Kalaka, Mihiluze…
Bereziki gorroto duzuna?
Salsa Rosa eta halakoez gain Goenkale.
Liburu bat?
Dagoeneko ez dut libururik irakurtzen: nekatu egiten bainau eta lo hartzen baitut.
Pelikula bat?
Ez ditut pelikula asko ikusten. ETB2n arratsaldeetan botatzen dituztenak bakarrik.
Abesti bat?
Kantua asko gustatu zait beti. Mikel Laboa oso gustuko dut.
Soinu bat?
Etxean musikariak ditut eta kontzertuetara ere joaten naiz. Soinuak? Pianoarena, organoarena, soinuarena, txistuarena, flautarena…
Usain bat?
Kafearena. Edateko ere asko gustatzen zait.
Janari bat?
Babarrunak, txuleta, arraina…
Ura ala…
Ardoa. Ardoarekin jan dut beti.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.