
Sudupek Donostiako Orfeoian abestu zueneta, ondoren, UGA izen artistikoarekin, euskaraz abestutako ‘dance’musikaren erakusle nagusia izan zen. Duela zazpi urtetik honaDonostiako Kursaalen lan egiten du.
Telebista mundura itzuli zara BiGirakantu saioaren eskutik.
BiGira! saioko epaimahaiko kide izatekodeitu zidatenean, UGAren garaiko oroitzapenak etorri zitzaizkidanburura. Nitaz gogoratu izanak harritu egin ninduen, baina ilusiohandia egin zidan. Epaimahairako ezaugarri ezberdinetako jendea beharzutela eta saioa Oh Happy Day!-ren antzekoa izango zela esan zidaten.Azken lehiaketa hau ezagutzen nuen eta egitasmoa interesgarriairuditu zitzaidan. Berehala konbentzitu ninduten.
Duela hilabete batzuk Risto Mejidekzeresana eman zuen, abeslariak iraintzen zituelako. Zu ez zarahalakoa.
Ez naiz halakoa, ez. Ezin diotkritikatzeari muzin egin, baina dena esan behar da: ona eta txarra.Hobeto daitekeen hori azpimarratu behar da, baina ez zait lehiakideakiraintzea gustatzen. Kritikak konstruktiboak, positiboak etaadeitsuak izan behar dira.
Zer moduz moldatzen zara epailelanetan?
Epaimahaiko lau kideak tokiezberdinetatik gatoz: Oihan Vega DJa eta Gaztea irratiko esataria da,Fran Lasuen Oskorri taldeko biolinista izan zen eta Estitxu PinatxoEgan eta Iratxo taldeetako kidea izan zen. Ezberdinak gara, bainaelkarrekin lan egin dezakegula ikusi dugu. Dena den, ez da batereerraza lehiakideen lana epaitzea. Guztiek oso maila ona dute.
Duela zazpi urtetik hona, DonostiakoKursaalen lan egiten duzu. Zein da zure betebeharra?
Egun Operazio burua naiz. Eraikinekoespazio ezberdinak alokatzen ditugu kongresu eta kontzertuetarako etaekitaldi horien antolatzaileei behar duten guztia eskaintzen diegu.
Zer ekitaldi izango dira datozenhilabeteetan Kursaalen?
Kontzertuei dagokienez, Joaquin Sabinaeta Antonio Orozco izango dira, besteak beste. Musika klasikoa etabaleta ere izango dira, Kursaal Fundazioaren eskutik, eta Las nochesde Paramount Comedy ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Azokeidagokienez, azaroan Bodas Gipuzkoa delakoa, Behobia-Donostialasterketaren inguruan antolatutakoa eta gastronomikoa izango ditugu.
Nola oroitzen dituzu Kimets abesbatzaneta Donostiako Orfeoian eman zenituen urteak?
Batzuetan monoa sentitzen dudalaaitortu behar dut. Lehen pausoak Urretxu eta Zumarragako Kimetsabesbatzan eman nituen. Lagun talde bat ginen eta primeran pasatzengenuen. Elkartzeko eta gustatzen zitzaiguna egiteko aitzakia zen.Orfeoiko esperientzia ere zoragarria izan zen. Toki eta obra askoezagutzeko aukera izan nuen. Gainera, musikari eta zuzendarihandiekin abestu nuen: Zubin Mehta-rekin, esaterako. Auditorio askoezagutu nituen eta hori oso ondo etorri zait Kursaalen lan egiteko.Orfeoiak askotan abesten du hemen eta ni auditorio atzean egotennaiz, entzuten. Batzuetan abesten ere hasten naiz!.
Orfeoitik pasa ondoren, dance musikajorratu zenuen.
Garai hartan, entzuleekin izan nuenharremana bikaina izan zen. Hasieran dena berria zen, ordura arteegin nuenarekiko zeharo ezberdina: telebista saioak, kontzertuak…Oso oroitzapen onak ditut, nahiz eta talde batean kantatzetikarriskuaren aurrean bakarrik egotera pasatu nintzen. Hasieran urdurijartzen nintzen, baina berehala gainditu nuen. Politena ikusleekinnuen harremana zen, berehala heltzen baitzitzaidan euren erantzuna.Jendea nik idatzitako letrak abesten entzutea oso pozgarria zen.
UGA sekulako fenomenoa izan zen. Ziurgarai hartako pasadizo asko oroitzen dituzula. Zein hautatuko zenuke?
Pasadizo asko ditut, baina denak onak.Urte haietan denetik pasatu zitzaidan. Lehen kontzertuetako batErrezilen eskaini nuela oroitzen dut. Afaltzen ari nintzen eta,komunera joateko altxatu nintzenean, jangelan zeudenetako batzuekezagutu egin ninduten. Builaka hasi ziren, jende asko gerturatu zeneta komunetik ateratzen lagundu behar izan zidaten.
Oraindik ezagutzen al zaituzte kaletikzoazenean?
Batzuetan, bai. Deigarria iruditzenzait jendea oraindik nitaz gogoratzea. Dena den, ez da garai bateanbezala: lehen jendeak begiratzen ninduen edo autografoa eskatzekohurbiltzen zitzaidan.
Garai hartan telebista saioren bataurkeztu zenuen.
Hiru saio aurkeztu nituen. Esperientzialaburra izan zen. Telebista programa baten aurkezleak ardura handiadu bere gain: erritmoa eramaten jakin behar da, ezin da hitzik gabegelditu… Lanbide zaila iruditzen zait. Itxaso Martinek lan bikainaegiten du BiGira! saioan.
Egun, abesten jarraitzen al duzu?
Ez. Duela zazpi urte utzi nionabesteari, Urretxu eta Zumarragako Kilometroak festako kantakonposatu ondoren. Kursaaleko lanak asko eskatzen du eta ez dutabesteko denborarik. Dena den, nire lanari esker, musikarekinharremanetan jarraitzen dut.