
Ederra da garaipena, Vianak eta Quinakigoera kanporaketa jokatzeko aukerei eusten baitiete oraindik. Unehonetan bigarren mailan ari dira, baina azken jardunaldian irabazizgero, eta euren multzoko beste partidako emaitza egokia baldin bada,igoera kanporaketa jokatuko dute. Halere, ez da erraza izango.
Trantze berean daude Mikel Rodriguezeta Asier Intxausti, Belokiko beste bikoteko pilotariak. Lehen mailanari dira, eta pasa den larunbatean txapelketako azken aurreko partidajokatu zuten Usurbilen. Ez ziren nahi bezain fin aritu, eta azkenean22-12 galdu zuten. Halere, nahikoa egin zuten. Usurbilen jokatzea,hango pilotalekuaren ezaugarriak medio, ez da batere erraza. Aurreahartu zuten markagailuan (0-2), baina Usurbilgoek abantaila handiahartu zuten kolpean (11-3). Gero, azken tantoetan, emaitza txukunduahal izan zuten Belokikoek. Dena den, bizirik heldu dira azkenjardunaldira, eta elite mailarako igoera kanporaketa jokatzekoaukerekin.
Egilea: Beloki Pilota Elkartea