
9-22 galdu zuen Igeldoren kontra,Kluben arteko lehen mailako Gipuzkoako Txapelketako azkenjardunaldian. Hortaz, igoera kanporaketa beharrean, mailari eustekoajokatuko du. Oraindik ez dakite zein izango duten kontrario, baina bipartida izango dira: joanekoa eta itzulikoa.
Egia esan, pasa den larunbateko emaitzazein izan zen ikusita, erraz galdu zutela pentsa daiteke, baina ezzen hala izan. 8na joan ziren, eta emaitza hori zenean 50 minutuzeramatzaten; partida oso gogorra izaten ari zela, alegia. Gero,ordea, huts batzuk eta gaizki hartutako beste erabaki batzuk lotuzituzten segidan, eta akabo: 9-22.
Josu Viana eta Ander Quina, berriz,Astigarragan ziren aritzekoak, baina Mundarroko bikoteak ez jokatzeaerabaki zuen. Hortaz, garaipena Belokikoentzat, Kluben artekobigarren mailako Gipuzkoako Txapelketako azken jardunaldian. Belokikolehen mailako bikoteak bezala, Vianak eta Quinak ere mailari eustekokanporaketa jokatuko dute.
Argazkia: Asier Intxausti eta MikelRodriguez artxiboko argazkietan.