
Zumarragako Udalak antolatuta, 27.aldiz gauzatuko da Buzkantza Lehiaketa Euskadi plazan igande honetan.Jose Maria Busca Isusiren omenez egiten den 24. aldia izango da.Aurten ere parte hartzaile guztiak ere goierritarrak dira, Zumarraga,Legazpi, Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso eta Beasaindik etorriko direnak.Lehiaketaz gainera, azoka ere antolatu dute. Hala bi harakin izangodira buzkantzak, odolkiak, txorizoak eta gisa honetako produktuaksaltzen. Erakusketa ere egingo du harakin batek.
Epaimahaia 11 lagunek osatuko dute.Alberto Elorza, Juan Castillo eta Peio Aranburu sukaldariak edo etagastronomian adituak edo kritikoak diren Patxi Mendizabal eta JuanJose Lapitz batzuk aipatzearren. Jose Mari Busca Isusiren semea,Alberto Busca eta Alfonso Arratibel harakin eta odolkigile izandakozumarragarra ere epaile izango dira.
Omenaldia eta emakume proba
Urtetan Buzkantza Lehiaketanepaimahaikide izandako, Etxeberri jatetxeko Jose Manuel Zubizarretazenari omenaldia egingo diote udal ordezkariek. Zubizarretarenfamiliari oroigarri bat emango diote igandeko ekitaldian.
Ikuskizunak ere izango dira goizeanzehar. 12:15etik aurrera emakume proba izango da Euskadi plazan, 800kiloko harria erabiliko dute horretarako. Ondoren Esther Uriartetxinga saioa egingo du eta Juan Carlos Diez Sotok intxaurrakipurdiarekin nola apurtzen dituen erakutsiko du. Bere Guinnes errekorpropioa du zeregin hauekin lortuta.
Sari banaketa eguerdiko 13:30 inguruanegingo da.
Argazkia: iazko irabazlea Jesus MariDeba ormaiztegiarra, bigarren postua eskuratu zuen IñakiCampos, epaimahaikideak eta Mikel Serrrano Zumarragako alkatea.