
Asteburuan eta bart gauean egindakoeuriteen ondorioz, hainbat zailtasun sortu dira, batez ereerrepideetan. Lur-jauziak eta ur putzu handiak sortu dira esaterakoZumarragatik Azkoitira bidean, nahiz eta ez duten momentuzerrepiderik moztu. Urola ibaia ere hazita doa une hauetan, baina ezdago gainezka egingo duen beldurrik. Hala ere, alerta egoeran diralarrialdi zerbitzuak eguraldiak hobera egiten duen arte.
Badirudi arratsaldetik aurrera eurijasak urrituz eta denboralea lasaituz joan dela. Dena del etaEuskalmet-en irakurri dugunez, bihar ere euria izango dugu lagun.Asteburuan izan dugun denboralea amaituko den arren, fronte bero batpasako da bihar eta euria jasa handiak utziko ditu, batez ere goizeanzehar eta eguerdi partean.
Argazkia: Urola ibaia hazita eta Belokiinguruetan euriak eragindako ‘ur-jauziak’.
- Ikusi bideoa jarraian: