Aurreko astean Zumarragako EAJksalaketa bat baino gehiago egin zuen Antioko interpretazio zentroarenaurreproiektuan udal gobernuak egin nahi zituen aldaketen gainean.EAJk salatu zuenez jatetxeak 300 eta 400 lagun hartzeko edukieraizango du, PSE-EEren proposamenari jarraituz. Mikel Serrano alkateak esan duenez datu hori ez da zehatza, jatetxeak ezkontza ertainakhartzeko gaitasuna izan behar duela adierazi du. Ezkontza ertainak,150-180 pertsona artean mugatu ditu.
EAJren datuen araberajatetxearen espazioak 386 metro koadro gehiago hartuko ditu. Serranokerantzun duenez sukalde bat egin behar da jatetxerako, eta beste battabernarako, legeak horrela eskatuta.
Aurrekontuari dagokionez, jeltzaleek600.000 euro gehiago beharko dela aipatu zuten, PSE-EEk bere aldetikaurrekontuarekin ahalik eta zurrunenak izaten saiatuko direlaadierazi du.