Bapore tren batean jende talde bat,XIX. mendeko edozein egunetan; emakumeak, haurrak, bakero zintzoak,bakero gaiztoak… Bat-batean beste bakero batzuk, itxurazgaiztoagoak, oldartu eta trena erasotzen dute. Zaldirik gabe bainazaldian joango balira bezala, trena beraien menpe geldituko baita. Ezda Montana, Euskal Herria da, baina Montana balitz bezala. Ez da XIX.mendea, XXI.ena da. Zinema da, ilusio bat. KKinzona proiektukomunikatiboak Berunezko justizia. Ixilik Bang zuen izena iraupenertaineko filma egin du, eta Labeagan emango dute bihar, 19:00etan.
Hirurogei bat lagunek parte hartu dute lanketa guztian.Gehienek rol bat baino gehiago bete dute filmean: aktore, produkziolaguntzaile, diseinatzaile, postprodukziogile… «Aspertu» egitendirela diote, eta aspetze horretan sortu egin dute, kasu honetan 32minutuko filma.
Baina aurretik gehiago egin izan dituzte.KKinzona Irratia sortu zuten, eta fanzine bat argitaratu izan dute.Ikus-entzunezkoen adarrari dagokionez aurretik beste bi film laburegin dituzte. «Gaztelekuan film labur bat egin genuen AnttonTitiriterorekin, eta orduan sortu zitzaigun grina». Hortik aurreraekoizpenak hasi ziren, eta azkena bihar aurkeztuko dutena da, orainartean egin duten «apusturik serioena». «Erronka handia zenwestern bat egitea. Bagenekien zaila izango zela, produkzioan langehiago egin beharko genuela. Hala ere, beste ideia batzuk zeudenarren, bakerada bat egitea erabaki genuen».
Lagunen artekoauzolanean
Apirilean hasi ziren errodajearekin. Jende taldehandia bildu zen proiektuaren inguruan. «Guztiak amateurrak gara,baina arropa egiten dakiena badago eta jantziak egin dizkigu; musikaegiten dakiena hurbil dugu eta musika egin digu; hiru dimentsiotanirudiak sortzen dakiena badago eta hori egin du… Horrelaguztiarekin. Ikastea beste erremediorik ez dugu izan, egiten ezgenekien gauza asko, maila teknikoan batez ere, egin behar izandugulako».
Auzolan horretan ilusioak batu dituela diote.«Egin nahi genuen eta egin dugu, burugogorrak ere bagara. Lagunarteko gauza da. Aurretik egin ditugun filmak behin besterik ezditugu erakutsi, eta Gaztelekuan beti». Oraingoan zabalduko dute:«Jende ezagun asko ateratzen da eta barreak ziurtatuta daude.Erakutsi nahi dugu jende askok lan egin duelako, eta lan horierakustea merezi duelako».
Bardeetako Montana
Urolakotrenaren inguruneak berdeegiak gerta daitezke Montanaren aldean,baina hegoalderago badago Euskal Herrian far west txiki bat eta harajoan ziren filmerako eszena bat baino gehiago grabatzera. Lehenengoaldian urteko egunik beroena egokitu zitzaien, eta ez zituzten nahibezainbeste sekuentzia grabatu. Baina bueltatu ziren, eta asteburuosoa horretarako hartuta filma egiten jarraitu zuten. Zumarragakoelkarte batean eta Urolako tren zaharrean ere aritu dira.
Jendearenartean ilusioa dagoela eta beste proiektu bati heltzeko gogoabadagoela diote KKinzonatik. Haietako askok bihar ikusiko dute filmalehenengo aldiz. Sorpresaren bat edo beste ere prestatu dute, bertakosuperprodukzio baten estreinaldia da eta.