
El atraco del siglo eta La bicicleta antzezlanak taularatuko dituzte bi herrietako jubilatuen antzerki taldeko kideek. Bigarren antzezlana bakarrizketa da, biak Pablo Santillanek zuzendutakoak. Labeaga aretoan izango da emanaldia, gaur arratsaldeko seietatik aurrera.
Urtero inguruko herrietako jubilatu etxeetako antzerki taldeak gonbidatzen dituzte. Aurtengoan urrutirago ere joan dira, Gernikako taldea etorriko da adibidez. Aurretik Legazpiko Beti Gazte taldeak Mañana será jueves lana eramango du Labeagako oholtzara asteartean, hilak 17.
Gernikarrek Dichosos los 40 antzezlana aurkeztuko dute aurtengo Antzerki Asteari amaiera emateko. Mila Artetxek zuzentzen ditu. Ondoren, Gernikako jubilatuen etxeko abesbatzak kontzertua eskainiko du.
Bi antzezlan Zumarragan
Asteazkenean, hilak 18 Once erakundearen Donostiako antzerki taldeak Oroimenak antzezlana taularatuko du Zelai Arizti aretoan, 18:00etan. Ostegunean, hilak 19, Oñatiko Ikusi-Makusi taldeak Madame Coco Cabaret lana aurkeztuko du.
Sarrerak doan dira, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte.