
DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleeizuzenduta dago egitasmoa. Lau pertsonako taldeak osatu behar dituztegazteek, eta ahal izanez gero talde mistoak osatzea eskatu duteantolatzaileek. Aurten egin beharreko jangaia patata tortilla izangoda. Jakia prestatzeko tresnak talde bakoitzak eraman beharko ditu;osagaiak, aldiz, lehiaketaren egunean bertan banatuko dizkiete.
Ordu eta erdiko denboran prestatubeharko dute tortilla lehiakideek. Guztira onenen artean hiru saribanatuko dira aurten. Lehenengo taldearentzat 470 euro jasoko ditu,bigarrenak 320 eta hirugarrenak 200. Sari horiez gain taldebakoitzari 40 euro emango dizkiote dieta moduan.
Lehiaketa Urretxuko Ederrenapilotalekuan ospatuko da hilaren 27an. Aurkezpena arratsaldeko17:30ean egingo dute, eta hasiera 18:00etan emango diote lehiaketari.Emanaldiaren amaieran ogitartekoak eta freskagarriak banatukodituzte, aurreko urteetako ekinaldietan egin bezala.