
Hamabigarren urtez antolatu duZumarragako Misioen Taldeak Elkartasun denda. Urtero antzekoproduktuak ekartzen dituzte dendara. Alde batetik, munduko tokiezberdinetako artisautza lanak daude, eta bestalde jatekoak. Xaboiak,kremak eta antzeko beste produktu batzuk ere badaude. Intermon Oxfam,Ideas eta beste hainbat erakunderen produktuak dira eta hauek erositaerakunde horiek martxan dituzten proiektuak laguntzea da helburua.
Misioen Lagunek aspaldian martxan dute Latinoamerikan, Haitinhain zuzen, osasunaren hobekuntzarekin lotutako proiektu bat. Osasunzentro bat eraikitzen lagundu zuten lehenengo urrats batean, HaitikoJacmel herrialdean. Ondoren, elikaduraren zaintzari lotutako zentroaegin zuten. Argi generadorea ere jarri zuten, baina emandako arazoakikusita aurtengo ekimen guztien helburua eguzki-plakak bidaltzekodirua biltzea da. Jacmelen burutzen ari diren proiektu guztiakmertzedariar lekaimeen komunitate baten ikuskaritzapean daudela eregehitu dute.
Abenduaren 23ra bitartean Elkartasun Dendazabalik egongo da Zumarragako Bidezar kaleko lokal batean. Dendaastegunetan 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik13:00etara dago irekia.
Egilea: Asier Zaldua