Kanpaina, Berdinsarearen baitan, EuskoJaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak,Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak eta Legazpiko, Zumarragako,Urretxuko eta Ezkio-Itsasoko udalek eta hauek osatzen duten UrolaGaraiko Udal Elkarteek bultzatu dute. Atzo arratsaldean egin zuten, azken hauek, eskualde mailako aurkezpena (argazkian) Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
“Beldur Barik” goiburuahartuta, aipatutako erakunde horien artean gazteentzako kanpainaeratu da. Emakume gazteen aurkako indarkeriari aurre hartzekohelburuarekin. Gazteentzat, gizonen eta emakumeen artean aldekojokabideak eta errespetuan oinarritutakoak sortu eta finkatzekoasmotan. Izan ere, zentzu honetan eskualde mailako datuakkezkagarriak dira: 2006 eta 2009 artean80 emakumek jasa dituzte tratutxarrak edo sexu erasoren bat. Horietatik %31,8 16 eta 29 urte artekoemakumeak ziren.
Hori horrela Euskal Herriko hainbatudalerritako gazteek parte hartu dute parte kanpaina honetan;erantzunkizun eta protagonismo garrantzitsua izan dutelarik LegazpikoEutsi taldeko kideek (kanpainaren abestia eta leloa eurenak dira) baita, kanpaina garatzeko prozesuan parte hartu duten eskualdeko 23neskek osatutako taldeak ere.
Kanpaina
‘Neskak, beldur barik!’ mezuazabaltzeko kanpaina martxan jarri da eskualdean. Hala, gaur hasita,abedura bitartean hainbat ekintza garatuko dira gure herrietan.
- Iaz martxan jarri zen ekimen berritzaile bati jarraipena emango zaio aurten. Herritarrek emakumeenganako indarkeria arbuiatzen dutela erakusteko puntu lila bat jarri zen Euskal Herrikomilioi erdi etxeetako leihoetan, baita Zumarragako eta Urretxuko hainbatetan ere. Aurten ere, puntu lila hori izango da emakumeenganako indarkeriaren aurkako ikur.
- Kanpainako kartelak, gidaliburuak, bideoklipa eta bloga zabalduko dituzte eskualde osoan: denda, taberna, eskola, institutu, kultur etxe, gaztetxoko, elkarte eta abarretan. Eskualdeko tabernetan, asteburuetako giroan bideoklipa eta abestia jarriko da behin eta berriz, mezua ahalik eta jende gehienarengana zabaltzeko.
- Egindako lanaren jendaurreko aurkezpena egingo da azaroaren 26an Legazpiko Lenbur Jauregian 18:30ean. Emakundeko zuzendariak, Maria Silvestrek hartuko du parte ekitaldian besteak beste.
- Gaurtik aurrera, emakumeenganako indarkeriaren kontrako kartel erakusketa zabalduko da Urretxuko kultur etxean.
- Udaletxe bakoitzak emakumeenganako indarkeriaren gaitzespena adieraziko du ekintza ezberdinen bitartez. Bide batez, azaroaren 25erako herritarrei deialdia egin nahi zaie, Zumarragako, Urretxuko eta Ezkio-Itsasoko udalek antolatuta Areizaga-Kalebarren plazan 19:00etan egingo den elkarretaratzera.
- Informazio gehiago internet-en:
Kanpainari buruzko informazioa youtuben.
Bideoklipa grabatu dute hilaren 25aren inguruko kanpainarako. (Goierriko Hitza)