Azaroaren 25ean, Emakumeen AurkakoBiolentziaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren haritik,eskualdeko Eraldatzen taldeak hainbat ekintza antolatu ditu hilosorako. Hainbat hitzaldi izan dira dagoeneko, hainbat profesionaleneskutik. Antolatutako ekintzekin jarraitzeko, larunbat honetaneskualdeko mailako Berdintasunaren VII. Foroa egingo du Eraldatzenek.Bertan, maskunilitateak, sexualitatea bizitzako ziklo desberdinetan,eta esparru honetan ematen diren botere harremanak aztertuko dira
Azaroaren 24an, datorren asteartean,Emakume Aurrerakoien Elkarteko kideen bisita izango da. Dokumentalbat eskainiko dute eta tailerra egingo dute emakume etorkinei buruz.Zelai Arizti kultur etxean.
Emakumeen kontrako indarkeriak oraindikeragiten dituen hilketak salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzteazaroaren 25ean. Eta ondoren, hilabetean behin elkartzen jarraitukodute.
Aipatutako ekintzaren batean partehartu nahi izanez gero, Eraldatzen elkartera jo edo 685 720723telefonora deitu daiteke. Informazio gehiagorako www.eraldatzen.infoweb orria bisitatu daiteke.
Argazkia: Eraldatzen taldeko kideakaurretik egindako ikastaro batean.