
Egilea: Beñat Torres
Leihora irten ta ikusi dut
nere parean nik bela
arbol txiki bat erdi biluzik
azpian dauka orbela.
Konturatu naiz pixkanaka´re
behean pilatzen ai dela,
eta pentsakor jarri naiz geldi
buruai esan honela:
honek guztiak esan nahi digu
udazkena iritsi dela.
Egilea: Amaia Iturriotz
Alboan dudan estufarekin
ondo berotu dut gela,
udazken honek hotzez akatu
nazakeelako bestela.
Eta leihotik begira nago
arratsaldero bezela,
mirespen handiz, baina tentsioz,
begiratu det orbela,
ondo baitakit gu ere aurki
jausi egingo garela.
Egilea: Mikel Iturriotz
Nere leihoko pertsianari
segitun ein diot tira
eta a ze ikusmira,
hosto pila bat erori dira
horko arbola azpira.
Eta pentsatzen jarri naiz orain
buruai jira ta bira,
udazkena iritsi da,
eta tristuraz jarri naiz hemen
gelan leihotik begira,
baina erori direnen lekun
berriak sortuko dira.