Antiguarekin plataformako kideekhitzaldia eskaini dute Zelai Aristin, polemika-iturri agortezina deninterpretazio zentroaren inguruan. Suposatzen dugu Udalak erantzunegingo duela. Noiz arte?
Zurrumurruek indarra hartu dute: JoseIgnacio Munilla, El Salvador parrokiako erretore izandakoa,Gipuzkoako gotzain izenda dezake Antonio Rouco Varela kardinalultraeskuindarrak. Argixaoraino helduko al dira bere atzaparrak?
Herriko beste seme ilustre bat. ELAsindikatuak Petronorreko langileek jasaten duten “xantaia etamanipulazioa” salatu ditu. Noiz utziko dio Josu Jon Imazek albisteizateari?
KKinzona kolektiboak Berunezkojustizia. Ixilik Bang zuen izena erdimetraia estreinatu du. Labeagaaretoa gori-gori. Goierri ez da Montana. Ala bai? zioen Hitzakotitularrak… Zergatik Goierri? Ezin zitekeen jarri Urretxu-Zumarragaez dira Montana?
Badirudi Goierriko Hitzan sartzekomeritu bila gabiltzala. Tira, har ezazue hau goierritar sentitzen ezdiren bi gizasemeren arrapostu bezala. Portzierto, zorionakerdimetraiagatik.
Zeintzuk dira azkarragoak, jatetxetxinatarreko sukaldari-zerbitzariak ala Goiko Kalekoak? Afaria eskatueta bost minutura (zehazki 4 minutu eta 28 segundura), dozena erdierrazio eta beste hainbeste bokadilo eduki ohi ditugu Goiko-Kalekobarran. Inork kronometratu al ditu txinatarrak?
Bada beste gai bat dezenteko zalapartasortu duena, baina poliziaren, DVren eta egunkari horren foroan partehartzen duten herritarren bertsio kakanahasleak soilik ezagutzenditugunez, errugabetasun presuntzioan sinesten dugu.
Jon Ormazabal