Kazetari entzutetsuak nire zutabe umil honetara batu diren honetan baliabide edo gomendio erabilgarriagoak ematen hasiko naiz.
Batetik Jdownload programa dugu. Fitxategi bat jaistean askotan lotura askori eman behar diegu, hauetatik ere behin eta berriro zeinuak eta itxaron denborak igaroz. Programa honekin, lotura horiek dituen orrian sartzea nahikoa da lotura guztiak programan zerrendatu eta honek automatikoki jaisten jartzeko. Horrela zeinuak automatikoki sartzen dira. Denbora eta lan handia aurrezten du programak eta erabilera, ikus daitekeenez, erraza eta azkarra da. Orrira sartzea nahikoa da loturak programan azaltzeko. XPko erabiltzaileentzat bada argazkiak tamainaz karpetan bertan jaisteko modurik ere. Googlen Image Resizer Power jarrita deskargatu daiteke aplikazioa Windowsen orrialdetik eta karpetan bertan argazkiak tamaina desberdinetara jaisteko aukera ematen du.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide