
Zumarragan eta Urretxun ez ezik,mankomunitatea osatzen duten gainontzeko herrietan ere ari diraedukiontzi berriak jartzen. Bihar, hilak 26 amaituko dute guztiakbere lekuan jartzen. Guztira 47 edukiontzi berri jarriko diramankomunitatean. Zumarragan eta Urretxun bederatzi, herriko puntuezberdinetan banatuta.
Zumarragan:
- Secundino Esnaola, 12
- Izazpi, 1. Farmazi parean.
- Busca Sagastizabal
- Bidezar. Rotonda. “La Caixa”
- Elizkale
Urretxun:
- Labeaga, 33-F. Madaya.
- Labeaga, 73. “Euskaltel” parean
- Kale Errota. Areizagakin. HD parean.
- San Martin Matxinportakin bidegurutzea
Edukiontzi berri hauek, orain artekokamio bilketaren sistema ordezkatuko du. Kamioi hau hilean behinigarotzen zen mankomunitateko herrietatik sukaldean erabilitako olioajasotzera. Sistema berriarekin herritarrek errazago eta eskuragoizango dute erabilitako olioa birziklatzeko aukera.
Ekimen honen bitartez bestalde,erabilitako olioa birziklatzearen garrantziaz ohartarazi nahi dituherritarrak Sasieta Mankomunitateak. Olioa harraskatik beherabotatzea, ingurumenarentzako kaltegarria da. Izan ere, ur zikinenkainuak ixten ditu, arratoientzako janari da, ibaietako landarediaakabatzen du eta ur-araztegietan arazoak sortzen ditu.
Bildutako olioarekin biodiesela deitzenden autoentzako erregaia egingo da. Erregai horren isurketek,gasolioarenak baino kalte gutxiago eragiten dute eta gainerabiodegradagarria da.