Diru laguntza hauek jasoko dituzten erakundeen artean bertako hiru talde daude: Hare Haizea elkartea, Misioen Taldea eta Ilargi Beltza. Hiru erakundeen bitartez zumarragarren dirua Saharara, Haitira eta Nikaraguara iritsiko da, hurrenez hurren.
Guztira 96.000 euro banatuko ditu Udalak proiektu ezberdinetan. Proiektu horiek hautatzeko erabili dituzten irizpideak ondokoak dira, besteak beste , Udaletik helarazitako txostenaren arabera: laguntzera doazen komunitateetako oinarrizko beharrei erantzutea, hartzaileen garapen gaitasuna handitzeko saiakerak izatea, garapen bideko herrialdeetako errealitatearekiko interesa piztea, genero ikuspuntua barneratzea eta zumarragarren parte-hartzea izatea.
Diru kopuru hori 12 erakunderen artean banatu dute. Horietako batzuek Urola Garaia bailaran presentzia badute ere, Gurutze Gorriak kasu, hiru talde bertan sortutakoak dira.