Euskarabideako zuzendari-kudeatzaileXabier Azanzak atzo jakinarazi zuenez, Nafarroako euskarazkohedabideok zentimo bakar bat ere ez dugu jasoko, Nafarroako Gobernuakdiru laguntza deialdia ez egitea erabaki duelako.
Arrazoia? Horretarako zegoen dirukopurua (240.000 euro) Hezkuntza Departamentuak Ikastetxe edohaurtzaindegiren batean… obrak egiteko behar omen ditu eta horilehenetsiko dute.
Arrazoi horri aitzakia usaina dariononahitik begiratuta ere. Gure ustez, hau guztia ez da erabakiteknikoa, erabaki guztiz politikoa baizik, xede garbia duena: EuskalKomunikabideak gutxiestea, euren langileak eta ordezkariakmespretxatuz, Nafarroako euskal komunitatea beste behin ere iraintzeabilatzen duena, bide batez legez ezarrita duten betebeharrari muzineginez.
Ezerezean geratu da, beraz,Euskarabideak eta Hezkuntza Departamenduak urte osoan zehar, etauztailean bereziki, emandako hitza. Deusetarako ez du balio urteosoan zehar aurtengo egoera konpontzeko inbertitu ditugun ordu etaahalegin guztiak.
Dudarik gabe behin erabakia finkoa deladakigula, gure esku dagoen guztia egingo dugu Nafarroako Gobernuarengainetiko instantziek honen berri jaso dezaten.
Hori horrela, dei zuzena egiten dieguPSN, NABAI, EB, CDN eta nola ez UPNri ere datorren urterakoaurrekontuetan euskarazko hedabideok aurten jasan dugun kolpe latzhau neurri batean behintzat konpentsatu eta aurrekontuan ezarritako250.000 euroko partidaz gain, aurtengo uztailean hitz emandako beste240.000ak gorde ditzatela helburu horretarako.
Azkenik, eta inoren borondate eta asmopertsonalak zalantzatan jarri gabe, dei zuzena egin nahi diegu halaEuskarabideako zuzendariari nola bere zuzendaritza taldearihausnarketa sakona egin dezaten jokatzen ari diren paperaz eta horrenbaitan erabaki dezaten aurrerantzean nola jokatu. Borondateakborondate, Euskarabidea ere Nafarroako Gobernuaren parte da, etaegoera honen erantzukizuna hari dagokio zati handi batean. Horretazhausnartzeko eta koherentziaz jokatzeko eskatu nahi diegu guztiei.
Gertatu dena gertatu dela ere,euskarazko hedabideen egoera egonkortzeko Nafarroako Gobernuarekinelkarlanean aritzeko prestutasuna izaten jarraitzen dugu. Besteaukerarik ez dugu: finean, horixe da gure helburua, eta Gobernuarenlegezko zeregina.
Hurbildu zareten hedabideoi ere eskainidiguzuen denbora eskertu, eta aurrerantzean erne egoteko eskatu nahidizuegu, urgentziazko balorazio honen ondorengo pausuak zehaztenditugunean horien berri ere merezi duten moduan zabaltzeko.
Iruñea, 2009/11/27