Zumarragako Zelai Arizti kultur etxekosarreran erakusketa berria jarriko dute gaur 19:00etan.Berdintasunaren gaiaren inguruan herrialde ezberdinetako emakumeenargazkiak zintzilikatuko dituzte ‘Emakumeak aurrera egiten badu,munduak ere bai’ izenburupean. Erakusketa horretatik abiatutaeskolatako ikasleek gaia lantzeko tailerrak egingo dituzte.
Intercambio y Solidaridad (InteRed) erakundeak antolatu etaGaliziako Xuntaren babesa jaso duen erakusketa da. Erakusketarenhelburua munduko emakume gehienen eskubideak ez direla gizonezkoenberdinak agertzea da eta, bide batez, eremu pribatuan egiten dutenlana gutxietsita dagoela azaleratzea. Urretxuko eta Zumarragakoeskoletako ikasleek erakusketarekin batera ekarriko duten dokumentalaikusiko dute, eta tailerrak egingo dituzte InteRedeko kide batekgidatua. Printzipioz Berdintasun sailak DBHko 3. eta 4. mailetakoikasleei eskaini die ekimena.
Erakusketa aldiz, herritar guztientzakodago irekita Zelai Ariztiko erakusketa aretoan. Abenduaren 9ra arteegongo da zabalik, ¡astelehenetik ostiralera 17:30etik21:00etara eta larunbat eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta18:00etatik 20:30era. Inaugurazio ekitaldia gaur izango daarratsaldeko 19:00etan.