
Garai batean, hileroko lehendabizikoastearte guztietan elkartzen ziren baserritarrak Urretxuko azokaberezi honetan. Urretxuko baserritarrak ez ezik, ingurukoak erebiltzen ziren bertan, harremanak sendotu eta iritziak elkartrukatzekobilgune zen azoka honetan. Denboraren poderioz desagertuz joan zirenhileroko topaketa haiek, baina gaur egunean bi azoka berezimantentzen dira oraindik, martxokoa eta abendukoa.
Abenduko azoka berezia Santa Lutzitakoazoka handiaren atarikoa da. Herrira negu kutsuko giroa dakarrengertaera. Garaiko produktuak salgai jarriko dituzte postu batean etazenbait baserritarrek euren animaliak ekarriko dituzte plazara.Ardiak, ahuntzak eta astoak izango dira, baita behiak ere. Dena den,zuhaitz eta fruta arbola mota ezberdinek izango dute protagonismorikgaurko azokan. Erakusgai egoteaz gainera, azokan txartela eskuratzenduten guztien artean zozketatuko baitira horietako batzuk.
Baserritarren artean ere egingo dazozketarik. Zekor bat zozketatuko da azokan parte hartzen dutenbaserritar guztien artean. Gainera nekazal lanetarako lanabessortaren bat edo beste ere zozketatuko da hauen artean.
Feriari arratsaldeko 15:00etan emangozaio hasiera Gernikako Arbola plazan.