
Elhuyar Fundazioak zientzia etateknologiaren VIII. Zernola Olinpiada jarri du martxan,www.zernola.net atariaren bitartez. Euskal Herriko DBHko 1. eta 2.mailako ikasgelei dago zuzendua Olinpiada, eta urria eta apirilabitartean egingo da. Izena emateko epea zabalik da jadawww.zernola.net webgunean bertan.
Olinpiadan parte hartzen dutenikasgelek zientzia eta teknologiaren gaineko bost proba gainditubehar dituzte. Gela bakoitzak blog bat izango du, eta horzintzilikatu behar dituzte proben ebazpenak. Proba hoberena egin duenikasgelak sari bat jasoko du, gelako ikasle guztientzat, etaolinpiadaren amaieran puntu gehien dituzten bost ikasgelek sariberezi bat jasoko dute.
Sariak hauek dira:
- Lehenengo postuan sailkatzen den ikasgelako ikasleak Senda Viva natura-parkera joango dira, bi egun pasatzera.
- Bigarren sailkatzen den gelakoek, berriz, Espejoko aterpetxean egingo dute bi eguneko egonaldia.
- Hirugarren sailkatuek Arabako Sobron ibaia esploratuko dute, egun bateko txangoan.
- Laugarren eta bosgarren postuetan sailkatutako ikasgelek egun-pasa egingo dute Andoaingo Uraren Interpretazio Zentroan, non Leitzarango bailaran barrena bizikletan ibiltzeko aukera izango duten.
Lehenengo proba urriaren 26anargitaratu zen eta berriki jakin dugu Urretxuko Joxe MariIparragirre BHIko talde batek irabazi du olinpiadako lehenengo proba.Giza-gorputzak sortzen dituen soinuen inguruko lan honekin lortu duteparte-hartzaile guztien artean puntuaziorik altuena eta lehenak dirasailkapen orokorrean. Egindako lanari esker Skunkfunken oparia etaIruñeko Planetariumera joateko sarrerak eta autobusa lortudituzte eta sari nagusia eskuratzeko lehian ibiliko dira.
Zernola Olinpiadaren helburua dagazteei zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna piztea, talde-lanaeta sormena sustatzea eta, era berean, teknologia berrietantrebetasuna harraraztea.
Argazkia: Elhuyar Fundazioa