
Antioko interpretazio zentroareninguruko ika-mikak aurrera segitzen du Zumarragan. Antiguarekinplataformak elkarretaratzea deitu du gaur arratsaldeko. Euskadiplazan izango da 20:15ean. Aurretik, 19:00etan, plataformako kideekUdalak aurkeztutako azken proiektuaren inguruko ikuspuntua azaldukodu Urretxuko eta Zumarragako Gaztelekuan.
Plataformako kideek elkarretaratzearenberri emateko Zumarragako hamaika tokitan jarritako karteletan etaaurrez egindako adierazpenetan Udalaren aldetik iruzurra egon delasalatu dute, proiektu irabazlearen gainean aldaketak egindituztelako. Horregatik, Antiguarekin taldeak elkarretaratzearenbitartez udal gobernuak diseinatutako proiektuari kontra egin nahidio. Aurretik Antiguarekin plataformako kideek agerraldi bat eginzuten Zelai Arizti kultur etxean herritarrei euren iritzia azaltzeko,eta hirurogeita hamar bat lagun bildu ziren.
Zumarragako Ezker Abertzaleak, EAJk, Ezker Batuak eta Hamaika Bat!ek ere bategiten dute Antiguarekin plataformak egindako deialdiarekin.
EzkerAbertzaleak plataformak defendatzen duen proiektua ez duela babestengogoratu du, baina Serrano alkateak eta PSOE-PPk inposatu nahi dutenmakro-proiektuaren aurka daudela azaldu dute, horregatik Antiguarekinplataformak egindako deialdiarekin bat egiten duela jakinarazi du.
Antion egin nahi den proiektuarengainean, Zumarragako Ezker Abertzaleak duen jarrera oinarrizko hiruideietan laburbiltzen dela gogorarazi dute.
1. Ezker Abertzaleak ez du inoiz onartu, eta hala jakin arazi zuten, bere garaian Zumarragako Udalak antolatu zuen ideia lehiaketa.
2. Elizalde erostea eta konpontzea da, Antiorako proiekturik egokiena Ezker Abertzalearen iritziz. Aukera hau, hainbat interes medio, udaletxearen aldetik ez da behar dela bezala jorratu uste dute.
3. Antioren inguruko proiektu guztiz desberdinak aurkezten badira, gaiaren inguruko erreferendum bat antolatzea proposatzen dute. Azken finean, zumarragar guztiek aukeratu dezaten Antiorentzat egokien izango den proiektua.
Argazkia: Antiguarekin plataformako zenbait kide, azaroan Zelai Ariztin egindako agerraldian.