
Euskalmet meteorologia agentziarenaurreikuspenaren arabera, Zumarragan eta Urretxun gaur zerua osohodeitsu egongo da; azken orduetan ostarteak zabalduko diren arren.Prezipitazio txikia egingo du, noizbehinka ertaina. Elur-kota goizean100-200 metro inguruan egon den arren egunaren bigarren partean igoeta 300-400 metrora kokatuko da. Izotz txikia egingo du, zenbaitlekutan handia.
Biharko ez da aldaketa handirik espero.Egunaren lehenengo partean giroa hotza izango da eta izotza egingo dunonahi. Ateri mantenduko da eta ostarteak ere ikusiko dira zeruan.Eguerdian baina, egoerak txarrera egingo du berriro:hego-mendebaldetik hodeiak ugarituko dira eta zerua estalita geratukoda. Barnealdean elurra egingo du; kantauri isurialdean prezipitazioaurriagoa izango da.
Txapa istripuak
Uneotan ateri badago ere, goizeangoizetik elurrak arazo ugari sortu ditu errepideetan. Txapa istripuugari izan dira eta baita istripu larriren bat ere, Zumarraga etaAzkoitia artean izanikoa bezala. Auto bat irauli eta bi pertsonazaurituta suertatu dira. Suhiltzaileak, anbulantzia eta Ertzainakbertaratu dira eta goiz erdirako jada bidea berriro irekita zegoen.
Errepideen inguruko informazioa EuskoJaurlaritzaren trafikoa.net webgunean eskuratu daiteke.