
Maiatzean hasi zituen ZumarragakoUdalak Piedad kalea hiritartzeko lanak. Sei hilabete igarota,aurreikusitako denboran amaituko dituzte lanak. Oraindik lanak guztizamaitu ez badira ere, egin beharreko handienak eginda daude,ostiralean lurra asfaltatu eta gero.
Egindako lanak direla eta kota-jauziakdesagertu dira Piedad kalean eta oinezkoak eta autoak partekatukoduten eremu bat sortu dute. Eskuinaldeko bidea kendu egin da, baitakotxeentzako aparkalekuak ere. Maiatzera arte egon diren zuhaitzenlerrokadura aldatu egingo da (oraindik landatzeke daude) eta berriakjarriko dituzte. Piedad eta Jai Alai kalea horma batek bereiziko ditueta argiterian ere hobekuntzak egin dira.
Zumarragako Udalak Espainiako GobernuakEnplegurako Tokiko Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren laguntzazhamar proiektu gauzatu ditu 2009an. Guztira 1,8 milioi euro jasokoditu Zumarragako Udalak estatuko fondoetatik eta jasotakodiru-laguntzaren erdia gastatu du Udalak lan hauetan. Lanen iraupenasei hilabetekoa izan da eta hamar lagunentzako lana sortu du.