Arrazoi batengatik edo beste batengatik, baliteke youtubeko edo bestelako bideo nabegatzaile batetako bideo bat jaisteko beharrean aurkitzea.
Egun, modu askotara egin daiteke hau, webgune edo programa ugarik eskaintzen baitute horretarako aukera. Joan den hilabetean aipa-tzen genuen jdownloader da horretarako erreminta bat, baina baita http://keepvid.com webgunea ere. Jdownloaderrek bideoak .flv formatuan jaisteko aukera ematen du, baina keepvid webgunean formatu honez gain .mp4 moduan ere jaitsi ditzakegu bideoak, formatu uniber-tsalagoa dena. Horretarako webgunean sartu eta bertan agertuko zaigun zuloan jaitsi nahi dugun bideoaren helbidea besterik ez da sartu behar. Beti ere, hasierako orritik egin behar dira bilaketak, bestela beti bideo bera jaitsiko baitugu.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide