Urtearen amaiera musikarekin ospatzekoohitura hartu dute azken urteotan Gaztelekun. Aurtengo Musikualdia jaialdia bihar hasiko da, eta 29anegingo dute azken kontzertua. Musika entzuteaz gain, musikariekinafaltzeko aukera ere egongo da.
Norman taldearekin hasiko da aurtengo edizioa. 2007. urtearen bukaeraaldera sortu zen taldea, Eibarren, Legarreko entseatzeko lokaletan.Han, Alex lehenagotik Electric Dolls punk-rock taldean aritutakoa etaKepa eta Beñat Kobi, The Gominols eta Skandalu Publikun jotakoakelkartu ziren, psichobilly doinuak lantzeko asmoz. 2008an, Danbakamusika lehiaketako finalera heldu ziren. Eta aurten Bilbo Hirialehiaketan sartu dira.
Legarreko estudioan sei abesti grabatu zituzten iaz, AnderBarriuso teknikariarekin, eta aurten grabatu dituzten beste bostekin,diskoa osatu dute, eta Gaztelupeko Hotsak zigiluak argitaratu du ,hilabete honetan.
Larunbatean, The Gallardos Azkoitiko taldea arituko da.Igandean, Pettiren txanda izango da. Astelehenean eta astearteanBizkaiko bi bakarlari arituko dira: Josu Bergara Eakoa, 28an , eta MobyDick Getxokoa, 29an.
Informazio gehiago Gaztelekuko webgunean topatuko duzue .