
La Amistad, Galeperra, Zumardi,Arkaitzeta eta La Salle elkarteek antolatuta Antio, Eitzaga etaLeturiatarren plaza izango dira urtero bezala, Meltxor, Gaspar etaBaltasar erregeen irteera-lekuak. Arratsaldeko 19:30ean hirurak bategingo dute Mertzedarietan. Ondoren, Herodesen gazteluan gertatutakoaantzeztuko da Renfeko zabalgunean eta 20:00ak inguruan Kabalgatakbetiko ibilbidea egingo du, Legazpi kalean zehar Euskadi plazarajoateko. Jaiotza udaletxeko arkupeetan egongo da, eta Erregeak Jesushaurra gurtzera joango dira bertara.
Urteroko ohiturekin jarraituz,Zumarragako Udal Musika Bandak eta Antzinako Ama txistulari taldeakAdeste Fideles joko dute ikuskizunari amaiera emateko.