
Goierriko Biran parte hartu nahi dutenibiltariek izena eman behar dute aurrez. Lehenengo etaparako(urtarrilaren 17koa) gaur zabalduko dute izen-emate epea. Ostadarrenegoitzan (Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean dute bulegoa)apuntatu behar da, astearte, ostegun eta ostiraletan 20:00etatik21:00etara.
Lehen etapa egiteko, hilaren 17an, 08:00etanabiatuko dira Zumarraga eliza paretik. Berehala Irimorako bidearihelduko diote Beain baserrietatik gora. Trintxuleku puntatik beheraDeskargara jaitsi eta Legazpiko lurretara sartuko dira, Lakiolakoparajeetan barrena. Arrolamendi, Arranoaitz, Oregi eta Jentiletxegainez gain igaro, eta Gorostiaga puntara igoko dira. Handik beheraUdanan bukatuko dute lehen saioa.
Etapa bakoitzaren eguneanbilgune desberdinak izango dira; Zumarragako elizaren parean(urtarrilak 17, otsailak 14 eta martxoak 14), edo Urretxuko Labeagakalean, Goierriren egoitzan (urtarrilak 31, otsailak 28 eta martxoak28).
Nahi duten mendizale guztiek parte har dezaketeGoierriko Biran. Izen-ematea eta ibilaldiei buruzko informaziozehatza prentsan nahiz webetan emango dute.
Etapak:
- 1. etapa (urtarrilak 17). Zumarraga/Urretxu — Irimo (901m) — Trintxuleku — Deskarga – Arrolamendi (904m) — Gorostiaga (951m) — Udana.
- 2. etapa (urtarrilak 31). Udana — Jandoain — Katabera –Biozkornia — Artzanburu (1.368m) — Aizkorritxo (1.344m) — Arbelar — Oltza — San Adrian –Añabaso — Beunde — Otsaurte.
- 3. etapa (otsailak 14). Otsaurte — Etxegarate — Areetza (983m) — Saatsamendi (874m) — Intsusburu (943m) — Irumugarrieta (960m) — Lizarrusti.
- 4. etapa (otsailak 28). Lizarrusti — Alleko (1.018m) — Enirio — Oidui — Ausa Gaztelu (904m) — Gaintza.
- 5. etapa (martxoak 14). Gaintza — Legorreta — Santa Marina — Murumendi (864m) — Matxinbenta.
- 6. etapa (martxoak 28). Matxinbenta — Izazpi (972m) — Samiño (932m) — Oleta (840m) — Aginaga — Urretxu/Zumarraga.
Informazio osatua. Bi mendielkarteek beren webguneetan jarriko dituzte lehenengo etaparenezaugarriak eta xehetasunak, baita ondorengoenak ere: www.ostadar.org eta www.goierrike.net-en.
Harremanetarako.619 41 82 89, ostadar@ostadar.org