
Aurten ere 2010 urtean zehar EuskalHerriko Mus Txapelketa jokatuko dute, Iparra-Hegoak, OrreagaElkarteak eta Bai Euskal Herriari ekimenak antolatuta eta 1.500enbatbikotek parte hartzea espero dute. Iaz 1.200 bikote izan zirentxapelketan.
Euskal Herriko Mus Txapelketarenbarruan lehendabizi herrietako kanporaketak egiten dituzte.Antolatzaileen hitzetan kanporaketa horiek garrantzi handia dutegainera. Herrietako kanporaketek urtarrilaren 31rako bukatuta egonbehar dute.
Zumarraga-Urretxuren kasuan partidaguztiak bihar egingo dituzte Aldirin arratsaldeko 16:30ean hasita.Parte hartu nahi dutenek bihar bertan eman beharko dute izena. Bikotebakoitzak 20 euro ordainduko ditu eta partidak Euskal Herriko MusFederazioaren arautegiaren arabera jokatuko dira. Biharkoan finalistasuertatzen direnentzat afaria izango da Aldirin bertan.
Herrialdekako kanporaketak
Behin herrietako kanporaketak egineta gero, herrialde mailakoan izango dira hainbat bikote. Partehartzearen arabera zehaztuko dira herri bakoitzetik herrialdera joanbehar duten ordezkariak. Herrialdekako kanporaketak otsailean izangodira eta final nagusia Seguran jokatuko da martxoaren 20an
Sariak
Sariei dagokionean, herrialdebakoitzeko bikote irabazleak txapela eta oroigarria eskuratuko ditu.Irabazleen eta parte hartzaileen artean sari bereziak ere banatukodituzte.
Txapelketa irabazten duen bikoteak txapel etagaraikur bana jasoko du. Baina ez hori bakarrik, 3.000 euroko dirusaria eta nazioartera lau laguntzentzako astebeteko bidaia ereeskuratuko ditu.
Bigarren sailkatzen den bikoteak garaikurbana, 1.500 euro eta kanariar irletara bi laguntzako bidaiaetxeratuko du. Hirugarren egiten duen bikoteak 500 euro jasoko dituesku dirutan eta lau lagunentzako asteburuko egonaldia, LesakakoAtxaspi hotelean. Laugarren egiten duenak 500 euro eta euskarazikasteko urte osorako bi matrikula eskuratuko ditu AEKren eskutik.Baita AEKren Aizu aldizkariaren urte osoko bi harpidetza ere.
Bosgarren postutik hamaseigarren postura arte sailkatzendiren bikoteei opariak emango dizkiete.
Egilea: koskairratia.com