
Badira gaitz larriagoak Haitiko gaixo horiek sufritzen dutena baino (…) Geugatik ere egin beharko genuke negar, gure egoera espiritual pobreagatik, bizitzaren ikuspegi materialistagatik; beharbada gauza handiagoa da geuk sufritzen duguna, errugabe horiek sufritzen dutena baino.
Hitz testual hauek honela ateratzeari manipulazioa iritzi dio jada Munillak. Gauzak argitzeko, gotzainak dio SER kateko elkarrizketa horretan teologiaz ari zela.
Erref.: Munilla: Geure materialismoa Haitiko errugabeen sufrimendua baino gaitz larriagoa da (www.cadenaser.com)
Munillaren ordenagailuak bazekien nortzuk ez ziren bere taldean egongo
Gipuzkoako elizbarrutiko goi-kargudunek dimititu egin dute, etaorain Munilla Donostiako gotzain berriak talde berria izendatzeko lanahartu beharko du. Lan hori errazteko ez dakigu bere konfidantzakojendeaz osatutako zerrendarik ote duen Munillak, baina lehen behintzatbere ordenagailuan ba omen zeukan euskal apaizen zerrenda beltz bat; horiek seguru ez dituela bere taldera gonbidatuko.
Erref.: Munillaren ordenagailuak bazekien nortzuk ez ziren bere taldean egongo (www.publico.es)
Iturria: Sustatu.com